Bera Bera

Select your language

Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketak eragindako geldialdi berri baten ondoren, super amara Bera Bera asteburu honetan itzuliko da lehiaketara Guerreras Iberdrola Ligako kantxarik beroenetako batean, A Sangriñan (larunbatean, 200etan), Mecalia Atletico Guardesi bisita egiteko, hiru garaipen jarraian lortu dituen taldea, alegia.

Guerreras Iberdrola Ligan donostiarren etorkizuna zehaztuko duten lau partidetako aurrena izango da, Galizan bi izango direnak eta besteak, biak telebistaz ikusgai, Gascan. A Guardako norgehiagokaren ondoren, super amara Bera Berak atseden hartuko du hurrengo asteburuan, kasu honetan, urtarrilaren 20-21etik Illunbeko Donostia Arenan maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den azken faserako txartelaren bila arituko dira Kopako kanporaketetan. Donostiarrak kanporaketa hori jokatzetik salbuetsita daude, jakina.

Hortaz, urtarrilaren 27an, Gascan (19etan, Teledeporte), super amara Bera Berak Costa del Sol Malaga hartuko du, hau da, egun lidergoan berdinduta dauden bi taldeak aurrez aurre jarriko dira ibilbide zeharo desberdinak izango dituztenak. Andaluziarrek erritmo lehiakor handia izango dute, European Leagueko hiru partida estu jokatuko baitituzte – lehenengoa atzo Sola HKren aurka galdu zuten (22-26) –, Ligako bat Gijonen aurka (urtarrilak 10) eta Kopako beste bat Zuazo Barakaldoren aurka (urtarrilak 17). Donostiarrek, berriz, A Guardan bakarrik jokatuko dute. 

Partida horren ondoren Galiziara itzuliko dira. Gipuzkoarrek Conservas Orbe Rubensa Porriño bisitatuko dute otsailaren 3an (18etan) eta Atticgo BM Elche izango da aurkaria otsailaren 11n (12etan) jokatuko den 16. Jardunaldian, ETB1ek zuzenean eskainiko duena. Sarrerak salgai.

Guerreras Iberdrola Ligako sei sailkatuen arteko lau partidei begira jarri da Imanol Álvarezen taldea, Galiziara egindako bi bidai eta Gascan jokatutako bi partida, alegia. Neurketa horiek lehiaketaren bilakaera finkatuko dute, beste bost partida falta arren. Atarrabia-Vilavara (otsailak 17) eta Oviedora (martxoak 16) izango dira falta diren irteerak, eta Donostian izango dira Motive.co Gijón, Rocasa eta Caja Rural Aula Valladolid, azken honen aurka liga erregularrari amaiera jarriko dio martxoaren 23an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores