Erregina Kopako fase final batek antolatzeak erakunde eta jende askoren partaidetza eskatzen du. Pertsona askori eskertu nahi diegu emandako guztia, besteak beste, Super Amarari fanzoneko jokua jartzeagatik, Autocentro Igarari kontxeak uzteagatik Emakumeen kirol foroa eta Kopan garraioak egiteko, Gesalagari eta Okelani kadeteen ostiraleko bazkariaz arduratzeagatik –gure esker ona Lengokoak elkarteari-, fanzonen otorduak bermatzeko eta Lacturalek yogurtak ekarri zituelako ostiralean kadeteen postrerako.
Lehenik eta behin, Costa del Sol Malaga zoriondu nahi dugu Erregina Kopako txapeldun izateagatik, merezimendu osoz, eta Mecalia Atlético Guardesi ere zorionak eman nahi dizkiogu Kopako lehen finala jokatu duelako eta txapelketa ona egiteagatik. Era berean, KH7-BM Granollers zoriondu nahi dugu kadete mailako Minikopa irabazteagatik.
Illunbeko Donostia Arenan 3.000 pertsonek sortutako giro aparta ez da nahikoa izan Super Amara Bera Bera Kopako finalera sailkatzea, Mecalia Atlético Guardés (20-.24) taldearen aurka amore eman behar izan du finalerdian.
Garaipen itzela lortu duena Super Amara Bera Berak Emakumeen Eskubaloiko XLIII edizioko final-laurdenetan Illunbeko Donostia Arenan ospatzen ari dena Caja Rural Aula Valladolid gaindituz (37-24, 22-14 atsedenaldian), ondorioz Guardesekin finalerdi berri bat biziko du.
Erreginaren Kopako atarian, Imanol Álvarezek jokalariei mezu argi bat helarazi nahi izan die “emozioak kontrolatzea, publikoarekin, hiriarekin, antolakuntzarekin dugun konpromisoa baloratu eta berau aurrera eramateko gai izan”.