Bera Bera

Select your language

Berriro ere super amara Bera Berak partidari hasiera kaskarra eman norgehiagoka zeharo zailduz, saiatu arren gaurkoan ez du iraulketa gauzatzeko modurik. Laura Hernandezek gora bidali du bere penalti jaurtiketa minutu baten faltan gol bakarrera jar zezakeena, eta, ondorioz, porrota jaso du etxean neurketa bakarra galdu duen Mecalia Atletico Guardesen aurka (31-18).

Hasieratik, ez du ezerk funtzionatu, ez defentsak, ez atezain ezta erasoak ere, eta zailtasun handiak izan dituzte miñoten defentsa gainditzeko (4-1). Hala ere, Lydia Blancok hiru gol sartu ditu jarraian, bata hegaletik, bestea kontraerasoan eta hirugarrena penaltiz. Baina argi printza baino ez da izan. Guardesek tartea ireki du berriro Amoresen golekin eta gainera Itziar Martinezek eta Cifuentesek korritzeko aukera izan dute. Donostiarrek Etxeberriaren bigarren kanporatzea jasatzeaz gain, ezin izan du ezker albokoa gelditu, lehen zatian sei gol sartu baititu. Ezta Silva ere, Aalla ordezkatu duena. 18. minutuan, 14-7, Radovicen golarekin. Arroyo, aldiz, ez da fin ibili, eta Tchaptchetek -19 urte ditu gaur- jasotzen zuen, gauzatu ez arren zazpi metroak lortu ditu, Erauskinek ondo sartutakoak.

super amara Bera Berak erreakzionatu egin du, Erauskinen gol berri bati esker (16-14, 26. min), baina Guardesek berriro eutsi dio Ania Ramos eta Martinezekin. Atsedenaldian, 18-15.

Bigarren zatian, donostiarren defentsa suspertzen hasi da, baina orain erasora zen arazoa. Tchaptchetek Cachedak lortutako aldea murriztu du (20-16), baina Bera Berak gol bakarra sartu du hamar minututan. Imanol Alvarezek partida gelditu du 7x6 sartzeko. Silva gelditzen hasi da, Boada gola sartzen zazpi metroetako marratik, Hernandez hegaletik baina ezin izan da bi golera jarri Miriam Semperek Cavo eta Gavilani egindako geldiketak medio.

Guardesek berriro tartea ireki du (26-21, 49. min), África Semperek ederki asmatu dituen penaltiz gauzatuz -6/6- baina super amara Bera Berak ez du amore eman. Hernandezek, penaltiz; Arrojeriak, barneraketaz, aldea murriztu dute. Fernandezen lapurreta inozo batek (27-22) ez ditu gipuzkoarrak deskontzentratu eta Tchaptchet pibotean aurkitu dute (lau gol bigarren zatian) donostiarrak.

Erauskinek eskuadran jarri du itxaropena jartzeko (29-27, 57. min), Cachedak penaltian asmatu zuen, Arrojeriak barrura egin du, Martinezek kanpora bidali du baina Hernandezek penaltia ere bai.

Ondorioz, super amara Bera Berak harri berean estropezu egiten du berriro, etxeko taldeari abantaila handia emanez markagailua iraultzen saiatzeko, baina hori egunero ez da posible izaten. Porrot honekin, lidergoa Costa del Sol Malagaren esku geratu da, Gascan hurrengo aurkaria (urtarrilaren 27an, 19etan).

Fitxa teknikoa: Mecalia Atlético Guardes 31, super amara Bera Bera 28,

Mecalia Atlético Guardes 31 (18+13): Carrera, Martínez (6), Cifuentes (2), Palomo (1), Cacheda (4, 1p), Hauptman (2) eta Amores (3) – hasierako zazpikoa- Fernández (3), A. Sempere (6 p), Radovic (1), Sancha (1), Ania Ramos (2), Costa, Surjan eta M. Sempere (o.a.)

Bera Bera 28 (15+13): Aalla, Etxeberria (1), Cavo (1), Menéndez (1), Gavilan, Fernandes (3) eta Blanco (3, 1p) – hasierako zazpikoa- Boada (5, 3p), Arroyo, Arrojeria (2), Erauskin (6, 2p), Tchaptchet (4), Hernández (2, 1p) eta Silva (o.a.)

Epaileak: Friera (asturiarra) eta Rosendo (galizarra)

Kanporatuak: Palomo, Ania Ramos (2) Guardésen aldetik eta Etxeberria (2), Hernández, Blanco eta Boada super amara Bera Beran

Partzialak: 3-1, 8-5, 11-7, 14-7, 15-12, 18-15 – atsedenaldia- 20-16, 21-16, 23-19, 26-21, 29-26 eta 31-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores