Infantil, kadete, jubenil eta senior mailetan arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan. Azpimarratzeko, Euskal Ligan Bera Bera senior taldeak Egia hartuko du Bidebietan eta Lacturale Bera Berako taldeek Zarautzen izango dute hitzordua.
Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak bigarren fasean multzo onean izateko urrats garrantzitsua eman zuen Caribe Berri Legazpi gaindituta. Hori izan zen asteburuko garaipen bakarra.
Dagoeneko zehaztu dira EHF European Leagueko Q3rako datak, non super amara Bera Berak ESBF Besançon gainditu beharko duen multzoen fasera iristeko. Joaneko partida Frantzian izango da abenduaren 3an, larunbatean, eta itzulikoa, Josean Gascan, abenduaren 11n, igandean (12,10etan).
Zubiak eraginda, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen bost partida baino ez dira jokatuko. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Berango Urduliz talde hartuko du Bidebietan larunbatean 18etan eta senior taldeak Kukullagari egingo dio bisita.
Gipuzkoako txapelketako partida guztiak igandean izango dira: Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Caribe Berri Legazpi jasoko du Bidebietan igande goizean, jubenil mutilek Egian irekiko dute bigarren fasea eta alebinek Yoldin arituko dira Orioren aurka.
Bera Bera eskubaloi arduradun Tati Garmendiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendari Goizane Álvarezek lagun, +Kirola programa aurkeztu du Kirol Etxean, emakumeen kirolaren errealitatea islatzeko eta kirolean ere berdintasuna sustatzeko ekimena.