Uztailaren 25ean, Maitane Etxeberriak eta Mariane Fernandesek elkarren aurka jokatuko dute Joko Olinpikoetan. South Paris Arena 6 izango da Espainia eta Brasilentzat funtsezko partidaren eszenatokia (14etan), final-laurdenetarako sailkapena erraztuko lukeena. Seigarren Joko Olinpikoak izango dira jarraian Bera Berak ordezkariak dituenak, Atenasen 2004an Esme Lopezek hasitako ibilbideak lekukoak dituelarik.
Hau da, Maitane Etxeberriak eta Mariane Fernandesek JJOOra joango diren hamar jokalarien zerrenda osatzen dute, euren azken denboraldia super amara Bera Berarekin osatu ondoren: Esme López (Atenas, 2004), Raphaëlle Tervel (Beijing, 2008), Bea Fernándes, Eli Pinedo eta Dara Carvalho (London, 2012), arabarra izan zen Rio 2016an errepikatu zuen bakarra, eta Adriana Cardoso, Renata Arruda eta Elisabet Cesáreo (Tokio, 2020).
Erronka berri honen aurrean, Paristik aitortzen du Etxeberriak “edozein kirolarirentzat amets bat dela Joko Olinpikoak bizitzea”, izan ere, giroa “ezberdina da, nire begiekin egiaztatzen ari naiz eta hau guztia irakaragarria da”. super amara Bera Beraren hegalekoarei “ilusio handia” egin zion prestaketa Irunen eta Donostian egiteak. Halere, onartu du “oso gogorra izan dela, 14 jokalarirentzat bakarrik baizegoen lekua, eta denok dena eman dugu egon ahal izateko, eta horretaz jabetu naiz Parisera etorri naizenean”. Azkenik, Etxeberriak esan du “ondo prestatu dugula Brasilen aurkako partida – ostegunean, 14etan-, hori baita buruan dugun gauza bakarra”.
Gipuzkoarrak, 1992etik
Historikoki, Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak ez du erraza izan hitzordu olinpikora joatea. Antolatzaile gisa, 1992an egin zuen debuta eta hiru gipuzkoar bertaratu ziren, bi Hernanitik: Jasone Díaz de Guereñu eta Karmele Makazaga eta Pegaso taldetik beste bat, Amaia Ugartemendia. Hirurak geroago Bidebietan izan ziren, 92-93 denboraldian Bartzelonako esperientziaren ondoren lehenengo biak eta 1994-95 denboraldian Errenteriako ezker albokoa (Juan Carlos Elorza kazetariak bildutako datuak).
Espainia 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetara itzuli zen – edizio batzuetan zortzi selekzio baino ez ziren–.10 selekzioko seigarren postua lortu zuen Esme Lopezek, Ukrainarekin final-laurdenetan galdu, Txinari irabazi eta Hungariaren aurka galduta. Selekzio hartan Susana Fraile Zumarragako gipuzkoarrak ere jokatu zuen, Elda Prestigiokoa.
Beijingen 2008an ez zen espainiar ordezkaririk izan, baina Bidebietatik Raphaëlle Tervel joan zen bere hirugarren jokoak zirenak. Frantziak seigarren postua lortu zuen orduan. Uda hartan heldu zen Bera Berara Lacrabère eskuin albokoa.
Eta iritsi zen Londres 2012 eta brontzezko domina historikoa. Denboraldi hura Bera Beran Eli Pinedo eta Bea Fernandez aritu ziren eta Brasilekin, Dara Carvalho pibotea. Brasilek lehen fase bikaina burutu ondoren, bere multzoko lehen postua lortu zuelarik, final-laurdenetan Norvegiarekin gurutzatzeko zorte txarra izan zuen. Espainiak finalerdiak galdu zituen Montenegroren aurka baina domina irabazi zuen luzapenean Korearen aurka. Joko horien ondoren, arabarrak Bidebietan jarraitu zuen, kantabriarra Frantziara joan zen eta brasildarra Hypo austriarrera. Patricia Elorza, aldiz, Bera Berara pasatu zen, Joko horiek ere, Le Havretik, Nely Carla Alberto gipuzkoarrak jokatu zituen.
Eli Pinedok eta Nely Carla Albertok Rion errepikatu zuten 2016an. Arabakoa Bera Beratik eta Gipuzkoarra, Brestetik. Final-laurdentean Frantziarekin galduta, Eli Pinedo erretiratu egin zen eta Alberto, Chambrayra joan zen. super amara Bera Berara Marta López eta berriro Patri Elorza iritsi ziren, arabarra Frantziako ligan urtebete egon ondoren.
Tokio 2020ra (pademia dela eta, 2021ean ospatu ziren), Brasilekin, Adriana Cardoso eta Renata Arruda joan ziren, eta Guerreras selekzioarekin, Eli Cesáreo. Hasiera bikain batean, Brasilek berdinketa urratu zuen Errusiaren aurka eta Hungariari irabazi zion, Espainiak ezin izan zuen Suedia gainditu baina Frantziari irabazi zion eta ondoren Brasili, halere Hungariaren aurkako partida garrantzitsuan galdu zituen final-laurdenetarako aukerak. Suedia eta Frantzia oztopo handiak izan ziren Brasilentzat, eta bi selekzioek agur esan zieten Tokioko JJOOei lehen fasean.
Ostegunean, South Paris Arena 6an, Espainia eta Brasil elkartuko dira berriro, Maitane Etxeberria eta Mariane Fernandes, azken bost urtetan taldekide izan direnak – denboraldi honetan Poloniako Lubin taldean jokatuko du Marik–, eta, jakina, Adriana Cardoso eta Renata Arruda tartean.
JJOO Paris 2024 egutegia: South Paris Arena 6: Lau selekzio pasako dira final-laurdenetara
Uztailak 25: 14etan, Espainia vs Brasil
Uztailak 28: 9etan, Brasil vs Hungaria /19etan, Angola vs Espainia
Uztailak 30: 14etan, Herbehereak vs Espainia /19:00etan, Frantzia vs Brasil
Abuztuak 1: 9etan, Herbehereak vs Brasil /14etan, Espainia vs Hungaria
Abuztuak 3: 11etan, Espainia vs Frantzia / 14etan, Brasil vs Angola
Lille: Abuztuak 6: final-laurdenak / Abuztuak 8: finalerdiak / Abuztuak 10: Brontzezko partida eta Finala