Gaur arratsaldean EHFk Vienan duen egoitzan European Leagueko Q3 txapelketari dagokion zozketan, Super Amara Bera Berari ES Besançon frantziarra egokitu zaio, lehen partida Frantzian, abenduaren 3-4an izango dena eta itzulera Gascan, abenduaren 10-11n.
Harrobiko taldeek asteburuan lortutako emaitzen artean azpimarragarriak dira Lacturale Bera Bera jubenil taldeak eskuratutako garaipena Kukullagaren aurrean, seniorrek Oñatin irabazi zituzten, mutiletan Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil eta kadeteetan sendo dabil eta infantil nesken taldea primeran hasi da.
Euskal Ligan:
Senior:
CONST. ALOÑA MENDI 22-30 BERA BERA
Jubenil:
LACTURALE BERA BERA 29-26 KUKULLAGA ETXEBARRI
Kadete:
LACTURALE BERA BERA 14-35 KUKULLAGA ETXEBARRI
Gipuzkoako txapelketak:
Jubenil mutilak:
DECA ELGOIBAR 34-39 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Kadete neskak:
ORDIZIA OIANGU A 32-22 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak:
HERRERIA B. BERA B. 26-14 URANGADEKO PULPO E.K.
Infantil neskak:
BERA BERA 30-23 BIDEOSOA BIDASOA IRUN HORIA
Infantil mutilak:
TAOSA TAB. PULPO 32-2 BERA BERA
KIROL Taldeak eta Super Amara Bera Berak berriro bat egin dute hurrengo bi denboraldietarako sinatu duen babesletza akordiorekin, kirolean nahiz enpresa munduan berdintasuna lantze aldera.
Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) bihar, asteartea, egingo du European Leagueko Q3aren zozketa, Vienan duen egoitzan (11etan). Horrela, Super Amara Bera Berak ezagutuko du zein izango den abenduan gainditu beharko duen aurkaria (azaroan Europakoa jokatuko da), multzoen fasea 2023an jokatze aldera.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Jose Ignacio Prades hautatzaileak azaroaren 4tik 20ra Esloveniako, Montenegroko eta Ipar Mazedoniako Europako Txapelketan parte hartzeko aukeratutako 18 jokalarien zerrenda ezagutzera eman du. Bertan dira Super Amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Paula Arcos, Esther Arrojeria eta Maddi Aalla daude.