Emakumezkoen eskubaloiko elitean ligako 800. partidan, Super Amara Bera Berak bere bertsiorik onena eman behar izan du, bereziki azken minutuetan, 35. minutura arte nagusi izan den Mecalia Atletico Guardesen aurka hasi kaxkarra irauli ondoren (27-23, 10-10 atsedenaldian).
Gipuzkoako Infantil mailako txapelketak abian jarriko dira asteburuan. Hortaz, Bera Berako infantil, kadete, jubenil eta senior taldeak martxan dira, ondorioz, asteburu honetan zortzi partida jokatuko dituzte, Bidebietan Euskal Ligako Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeak arituko dira larunbatean, goizean Bera Bera urdina kadete taldea eta igandean Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak.
Ordutegiak:
Guerreras Iberdrola Ligak asteburu honetan atseden hartuko duen arren, Super Amara Bera Berak eta Mecalia Atletico Guardesek zortzigarren jardunaldiko partida jokatuko dute urriaren 16an (Gasca, 12etan), ordena aldatuta, kluben arteko akordio bat medio.
Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes hartuko du igandean (Gasca, 12etan), zortzigarren jardunaldiko partida aurreratu dena bi taldeak ados jarrita, abenduko lehen astean Europako egutegia arintzea ahalbidetuko duena.
Espaniako Eskubaloi Federazioak junior mailako zerrenda ezagutzera eman du gaur urriaren 28tik 30era Altean Hiru nazioen txapelketa jokatzeko Danimarka eta Errumaniarekin eta Joaquín Rocamora hautatzaileak Lacturale Bera Berako jokalari Eider Tapia deitu du.