Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako jokalariak, uztailean zehar lan fisikoa burutzen ari badira ere, uztailaren 23an, asteartean, elkartuko dira lehen aldiz (Gascan 18etan). Orduan proiektu berriarekin bat egingo dute: Eszter Ogonovszky, Elba Álvarez, Tamara Kostic, Lucía Prades eta Francisca Araujo Joao. Maitane Etxeberria Parisen izango da Joku Olinpikoetan debuta prestatzen.

Asteartetik aurrera, denboraldiaurreko tartea irekiko da, goizez eta arratsaldez, bai Ammman, bai Gascan eta Bidebietan. Saio horietan parte hartuko dute, halaber, Zilarrezko Mailan jokatuko duten Bera Berako jokalariek, Elene Vazquezek (bi taldeetan ezin du jokatu), Haizea Urretabizkaiak eta Eider Tapiak, pasa den denboraldian Aiala Zarautzekin maila berean lehiatu ondoren Donostiara itzuliko dena.

Bost lagunarteko

Momentuz, super amara Bera Berak denboraldiaurreko bost partida ditu itxita. Lehenengoa abuztuaren 9an izango da, Zaragozan, KH7 BM Granollersen aurka, La Jota Eskubaloiak erabiltzen duen pistan.

Hurrengo biak Summer BAG inguruan izango dira, Leongo Villacelama herrian, Caja Rural Aula Valladolid, Mecalia Atlético Guardes eta hirugarren talde gonbidatu batekin batera. Abuztuaren 21ean, Egiako Torneoa jokatuko da partida interesgarria batekin (bi data hauen inguruan laster informazio gehiago izango dugu) eta amaitzeko, super amara Bera Berak Zuazo hartuko du Elgoibarren, abuztuaren 23an, bertako Sanlo klubaren 25. urteurrena dela eta.

Horrela, gipuzkoarrek Guerreras Ligaren hasiera prestatuko dute Atarrabian, Iberiar Superkopa irailaren 7an eta 8an, eta lehiaketa hasiera gogorra urrian eta azaroan, Aula, Elx, Malaga eta Porriño lotuz. Partida horiek ondo datorkie European League, urrian Sport Lisboa e Benfica eta, gaindituz gero, MKS FunFloor Lublin poloniarra.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores