Astea hasi denetik, joan den larunbatean Gascan Liga irabazi ondoren, super amara Bera Berak abendu interesgarri bezain zaila bistaratzen du, denboraldi honetako helburu asko jokoan jarriko dituelarik.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artean bi garaipen baino ez ziren lortu asteburuan. Euskal Ligan, Bera Berak hirugarren postua sendotu du Eharialdea gaindituz Bidebietan eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldea nagusi izan zen Urolaren aurrean.
Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek amore eman zuten Basauriren aurka.
Guerreras Iberdrola ligara garaipen argi batekin itzuli da super amara Bera Bera gaur arratsaldean Gascan, Caja Rural Aula Valladolid (31-22, 16-8 atsedenaldian) gainditu duelarik hiru arlo aipagarri: defentsa estua, Silvaren geldiketak eta Arrojeria eraginkorra.
33 egun pasatu dira Ligako azken partidatik, Atarrabian jokatu zena eta, ondorioz, taldea irrikan gaude berriro lehiaketara itzultzeko. Horrela adierazi du Imanol Álvarezek, gaur eguardian Gascan komunikabideen aurrean. Nazioarteko txapelketak amaituta, super amara Bera Berako entrenatzaileak “taldea pozik eta mentalizatuta” ikusten du “etenaldi ostean nola gauden zalantzarekin ere bai” bihar larunbata (18etan) Caja Rural Aula Valladolid Gascan hartzeko (Valdés eta Fernández, asturiarrak).
Etxean bost eta Donostiatik at, lau. Euskal Ligan senior taldeak Ehariadea eta Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek partida garrantzitsuak dituzte Basauri hartuz Bidebietan.
Gipuzkoako txapelketetan, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Elgoibarren hasiko du bigarren fasea eta jubenil taldeak Urola hartuko du Bidebietan.