
Paula Arcos jokalari internazionalak klubari adierazi du gaur ez duela jarraituko super amara Bera Beran Europako talde baten eskaintza onartu duelako.

super amara Bera Berak titulua hizpide izango dituen play-offei apirilaren 29an La Arenan hasiera emango die, Motive.co Gijón talde izango baita aurkaria final-laurdenetan. Itzulera Josean Gascan maiatzaren 6an, larunbata (18etan). Play-offari begira ‘Indar urdina’ da aukeratutako leloa eta partida guztiak ikusi ahal izateko abonamendu berezia aterako du klubak.

Guerreras Iberdrola Ligako 22-23 liga erregularra atzo amaitu zen, beraz, zehaztuta geratu dira play-offetako final-laurdenak lehen zortzi sailkatuen artean. Ondorioz, Motive.co Gijón da super amara Bera Beraren aurkaria apirilaren 29an eta maiatzaren 6an jokatuko den lehen kanporaketan.