Bera Bera

Select your language

Donostiako Udalak super amara Bera Berari omenaldia egingo dio Aste Nagusiaren irekierarekin, zortzi eguneko jai-programazioaren irekiera kanoikadaren aurreko ‘Artillero’ interpretatuz. Hitzordua abuztuaren 10ean izango da, 19etan, udaletxeko terrazan.

Gaur goizean, Txomin Enean, Urumea ibaiaren ertzean, egin den Aste Nagusiaren aurkezpenean, Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Festetako zinegotziak iragarri dute super Bera Bera izango dela “kanoikadan lagunduko diguna”. Goiak argudiatu duenez, “urte ikusgarria izan da, asko dira jada, eta Aste Nagusiaren hasierako protagonismoa garrantzi handiko lanaren aitortza da”.

Bestalde, Bera Beratik Fernando Diez Mintegi presidentea eta Esther Arrojeria eta Melinda Louis jokalariak bertaratu dira. Usurbilgo zentralak “eskertu” egin du aitortza hori, eta jokalariek abuztuaren 10erako Artillero ahalik eta ondoen abesteko “entsaioak” egingo dituztela ziurtatu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores