Bera Bera

Select your language

Balonmano La Jota taldearekin hitzarmena medio, Jacako Olimpia Kiroldegian jokatuko da bihar (20etan) aurtengo super amara Bera Berako lehen lagunartekoa. Denboraldiaurrea uztailaren 23an hasi ondoren, proiektu berria ikusteko gogoa dago eta KH7 BM Granollers izango da lehen aurkaria.

Horretarako, Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek lehen taldeko prest diren 13 jokalariak deitu dituzte. Maitane Etxeberria Joko Olinpikoetan izan zuen zuntz hausturatik Ammman osatzen ari da eta Melinda Louisi ebakuntza txiki bar egin zioten belaunean, eta oraindik ez da taldearekin lanean hasi.

Zerrenda osatzeko, Elene Vazquez eta Eider Tapia taldearekin joango dira eta bost jokalarien debuta izango da: Eszter Ogonovszky, Elba Álvarez, Francisca Araujo Joao eta Lucía Prades eta Tamara Kostic atezainak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores