Bera Bera

Select your language

Denboraldiaurreko lehen lagunartekoan, super amara Bera Berak KH7 BM Granollersi (34-25) irabazi dio Jacako kiroldegian jokatu den partidan, sentsazio onak utzi dituena.

Denboraldiaurreko ohiko partida izan da, beroari aurre egiteko jokalari guztientzako minutu banaketarekin eta bost fitxaketen debutatzeko aukera izan dute: Lucía Prades, Tamara Kostic, Francisca Araujo Joao, Elba Álvarez eta Eszter Ogonovszky jokalariek, alegia. Bigarren taldeko Eider Tapia, Elene Vázquez eta Aiora Macicior ere aritu dira.

super amara Bera Berak hasiera bikaina eman dio partidari (5-1) baina ondoren KH7 BM Granollersek pibotearekin konektatzen asmatu du. Atsedenaldian, 14-13.

Bigarren zatian super amara Bera Berak defentsa egokitu du, bi atezainek asmatu egin dute –bakoitzak ordu erdi bat izan dute– eta pixkanaka donostiarrek abantaila hartu dute kanpoko jaurtiketari, barneraketak medio eta pibotearekin loturari esker.

Golegileak: Álvarez (2), Arrojeria (5), Ogonovszky (6), Menéndez, Hernández (2), Karsten (2), Tchaptchet (3), Erauskin, Gavilán (2), Arroyo (3), Vázquez (3), Tapia (3), Macicior (2) eta Joao (1).

Hurrengo konpromisoa bihar izango da (19etan), Aste Nagusiaren irekieran, kanoikadaren aurreko Artilleroren interpretazioarekin eta, pistan, Villacelamako Summer BAG 2024rekin, non super amara Bera Berak Mecalia Atlético Guardesen izango du aurrean abuztuaren 16an, ostirala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores