Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak 21 eta 16 irabazi egin dio Fémina Vissé talde belgiarrari, Luxemburgoko Txapelketen Lehiaketaren multzo ezberdinak gurutzatzen ziren partidan, eta horren ondorioz finalerdietarako sailkatzea lortu du, Trier alemaniarren kontra jokatuko duela. Reyes Karreren jokalariak oso nekaturik zeuden, lau partida jolastu baitute jardunaldi beran, eta hori dela eta, Amélie Godjo pivote frantziarrak ezin izan du jokatu izterran kontratura bat izan duelako. Azkeneko egunetan jadanik arazoak izan ditu gorputz atal horretan. Partidan abantaila nabarmenak izan ditu talde donostiarrak, lehenbiziko zatian 8 goleko diferentzia lortu izan duela. Bigarren zatian, ordea, abantaila mantentzea besterik ez du egin taldeak. Gainera, Akaba Bera Beran minutu asko izan dituzte Patricia Aisa eta Kattalin Olasagasti gazteak. Bihar, 12tan, finalerdietako partida jokatuko dute Trieren aurka. Talde hau multzoen fasean gainditu egin zuen Karreren taldeak 21 eta 20. Txapelketaren finala arratsaldeko 6tan izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores