AKABA BERA BERAREN EUROPAKO EHF TXAPELKETARAKO ZOZKETA
Uztailaren 22 honetan, asteartea, EHFko Vienako egoitzan, 08-09 Europako Txapelketarako bigarren errondari dagokion zozketa ospatu zen, non, Akaba Bera Bera taldeak europako lehiaren ibilbidea hasi beharko du. Bigarren txanda honetako kanporaketa urriaren 4-5ean jokatuko da joaneko partida kanpoan, eta 11-12an itzulerakoa Bidebietan.
Lehenengo txandako HK “Etar – 64” Veliko Tarnovo Bulgarriarra eta “Huyser E en O” holandarraren arteko kanporaketaren irabazlea izango da bigarren txandako Akabaren aurkaria. Bi talde hauen arteko kanporaketa abuztuaren 13-14an joanekoa eta irailaren 6-7an itzulerakoa jokatuko dute. Biak ala biak oso eskuragarriak dira Akabarentzat, bi taldeek europan duten eskarmendua oso eskasa baita
“Etar-64” Veliko Tarnovo bulgariarra, izen bereko herrian kokatua, Sofiatik 250 kilometroetara dagoen oso herri garrantzitsua dugu, iazko denboraldian bigarren geratu zen bere herrialdeko liga txapelketan. Zazpi aldiz parte-hartua da europako txapelketetan 97-98tik, horietatik lau Europako Errekopan. Txapelketa honetan 00-01 eta 02-03 denboraldietan izan du bere parte-hartzerik garrantzitsuena, non, hirugarren txandaraino iritsi ziren eta holandar talde batek eta Kolding daniarrarengatik (73-36 emaitzarekin) hurrenez hurren, kanporatuak izan ziren. Azken talde hau, iaz Akaba Bera Berak final laurdenetan kanporatu zuen taldea da eta finalerdiak jokatzeko aukera eman ziona. Beste parte-hartze guztiak Challenge Cup txapelketara murrizten da, lehia “eskasena” eta kalitate gutxien duena. 07-08 denboraldian ez du europan parte hartu. Bere izarren artean Miglena Hristova topatzen dugu, azkeneko ligan bigarren goleatzailea izan delarik 116 golekin.
Talde holandarra “Huyser E en O” oso eskarmendu gutxiko taldea da europa mailan. Bere parte-hartze bakarra 96-97 denboraldian eduki du Europako Errekopan eta final zortzirenetara iritsi ziren, Lützellinden talde alemaniarrak kanporatu zuelarik.
Akaba Bera Berak bere aldetik ahalegin guztiak egingo ditu kanporaketako bi partidak Donostian jokatu ahal izateko. Horretarako datozen egunetan behar diren tramiteak hasiko ditu bi taldeekin