Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Bera taldeak gaur, ostirala, Luxemburgoko Bascharage herrira abiatu da, abuztuak 23 eta 24an bertan jokatzen den Txapeldunen Leihaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko. Torneo honetan Europako txapelketetan parte hartuko duen hainbat talderen kontra jolastu behar izango du. Torneo honetan donostiarrek jolastuko dute aurredenboraldiko lehenbiziko partidak, nahiz eta lanean egon abuztuak 1etik aurrera. Txapelketari aurre egiteko Reyes Karreresek lau jokalariren falta izango du; alde batetik Tervel eta Lacrabère frantziarrak Pekinen daude Joku Olinpikoetan; eta bestalde, hegaleko ezkertiarrak, Esme López eta Libe Altuna, beren lesioetatik errekuperatzen ari dira oraindik. Partidak lau taldeko ligan izango dira, eta 40 minutuko iraupena izango dute, arerio guztien kontra jokatuz. Lehenengo ihardunaldian lau partida izateak eragingo du lan karga handiagoa izatea, eta iraupen murriztuak jokoaren erritmoa altuagoa izatera eramango du. Abuztuak 23an debuta egingo dute Besançon (Frantzia) taldearen aurka, eta gero RK Olimpija Ljubljana (Eslovenia) eta Trier (Alemania) taldeen kontra jokatuko dute. Jardunaldia bukatzeko, beste multzoarekin gurutzatuko dira, eta honetan bertako Bascharage taldea izango da, Wien (Austria), TV Uster (Suitza) eta Fémina Visé (Belgika) ostauko dute multzoa. Hurrengo egunean sailkapen definitiboa ezagutzeko partidak izango dira. Akaba Bera Berako entrenatzailea den Reyes Karreresek adierazi du “txapelketa honen helburu nagusia prestakuntzarekin jarraitzea da, liga hasieran momentu hoberenean egotearren”, baina azaldu du emaitza onak lortzekotan “kontutan hartzeko datu bat izango litzateke, gure sasoi prestakuntza bide onetik doala erakutsiko du”. Hurrengo astean donostiarren aurredenboraldian beste torneo garrantzitsua izango dute, Alemanian Sika Cup `08 txapelketan parte hartuko baitute abuztuak 29, 30 eta 31ean. Uda txapelketa hau Europako izen handikoenetakoa da, eta Akaba Bera Beraz aparte, Kometal (Macedonia), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Byassen (Noruega), Brasov (Errumania) eta alemaniar Goppingen eta Bayer Leverkusen talde boteretsuak izango dira. Karrerek argi utzi du aurredenboraldi europarrak “talde ezberdinen eta kalitatezkoen kontra jokatzeko aukera emango du, eta gainera partida ugari jokatuz”. Talde donostiarrak aurredenboraldian jokatuko dituen partidak Irailak 3an bukatuko dira, Superliga ABF arerio bakarraren kontra, Barakaldoko BM Zuazo taldea, hain zuzen ere, maila gorenean berria den taldea eta hamar egun beranduago Akaba Bera Beraren kontra jokatuko duena ligaren hasieran.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores