Bera Bera

Select your language

Joan den ostiralean “Erreka Laranja” laguntaldea martxan jarri zen, inauguraketa egin bait zuen ekitaldi batean non bazkideez gain, ia jokalari guztiak egon ziren. Ilusio osoz ageri zen Antonio Curto, momentu honetan 64 bazkide dituen peñaren presidentea, eta gogoratu egin zuen nola jaio zen ideia hau, iaz Lizarran. Han donostiar zale amorratu batzuk egon ziren taldea animatzeko. “Giroa sinestezina izan zen” gogoratzen du Antoniok, “animatzeagatik gure jokalariak ezezik, hango zaletuak ere zoriondu ziguten, lortu egin bait genuen ehun bat lagunen artean hango 1.500ak ixiltzea”. “Etxean berriro partida bat izaterakoan”, adierazi du Curtok, “konturatu egin ginen zale guztiok harmailetan zehar hedatuta geundela, ez zegoen elkartasunik taldea animatzeko”, eta horregatik bildu ziren Lizarrako giroa errekuperatzeko etxeko partida guztietarako. Zaletuen artean zabaldu zen ideia hori, eta Erreka tabernan erroldatua, ideia izan zutenek beharrezko legezko tramiteak egin zituzten, laguntaldea osatu eta ofiziala egitearren. Pauso horiek gaindituta, bazkideen kopuruak harritu egin ditu proiektu honen antolatzaileak, liga hasi baino lehen 60tik gorakoak bait ziren. 2008/09 denboraldiko lehenbiziko partidan “Erreka Laranjaren” presentzia nabaritu egin zen, bere bonboak, danborraz eta turutak eramanez, eta beren eztarri boteretsuekin, gozatu egin zuten taldearen lehenbiziko garaipenarekin, laranjaz tintatutako kamiseta pilo eta Bidebietan ia ezezaguna den giroa zabalduz, taldea gorenera eramateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores