Leongo mendekua hartu zuen Akaba Bera Berak Eregina Kopa irabazi ondoko lehenbiziko partidan
Lehenengo itzulian jasotako porrotaren mendekua hartu egin du Akaba Bera Berak eta Leongo Molly Cleba gainditu du 32 eta 24, eta Erregina Kopan izandako emaitza ezinhobeei jarraipena eman dio talde donostiarrak.
Partida aurretiko minutuetan Monovaren lortutako titulua eskeini zion taldeak zalegoari, eta klubeko sari bat jaso zuten omenaldi hunkigarri batean, Esme López kapitainak ikurra erakutsi zuen txalo artean.
Partidaren hasieran bi taldeek zer nolako jokua izango zutela azaldu zuten, antzeko joku dinamiko eta kontraerasokoa azalduz, lan fisiko nabarmenekoa. Lehenbiziko minutuetan Molly Clebak 2-4 abantaila hartu zuen, baina berehala Akabak bertan behera utzi zuen diferentzia, eta 10. minutuan emaitza 4nakoa zen. Hortik aurrera, eta defentsa sendotu ondoren, lan taktikoa ona izan zen, eta gola lortzeko erreztasuna azaldu zuen Bera Berak, 9 eta 6 aurretik kokatuz. Momentu horretan Akaban izandako Natasha Krnic-ek ondo aritu zen jaurtiketetan eta 9na izan zen markagailuan.
Berdinketa hori partidako azkenekoa izango zen, gipuzkoarren erritmoa jasanezina izan zelako kanpokoentzako, eta atsedenaldian emaitza 16-11koa izan zen, donostiarren abantailarik inportanteena.
Bigarren zatian Diego Sotoren taldeak erreakzioa izan zuen, eta 22 eta 19ra kokatu zen, gainera Tervel kanporatua izan zen momentuan. Baina, momentu zail horietan gol bat lortu zuen Akabak bat gutxiagokin eta berehala Arias kanporatua izan zen eta, berarekin batera, Diego Soto prestatzailea protestaka aritzeagatik. Ondo aprobetxatu egin zuen Bera Berak egoera hori, eta partida bukatzeko 8 minutu falta zirela, amaitutzat eman zuen partida, 6-0eko partziala egin ondoren.
Ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo lerroen arteko jokoan, Eider Rubio baloi gabeko jokoari etekina ateratzen, eta Pinedo eta Lopezen kontraerasoak, bukaerako 32-24koa lortu arte.
Garaipen honekin laugarren postuan sendo agertzen da Akaba Bera Bera, Mar Alicanterekin puntuetan berdindurik, eta Parc Sagunteko hiru puntutara.
Hurrengo larunbatean, Apirilak 25, arratsaldeko 7etan, berriro ere etxean izango du ABF ligako partida talde donostiarrak, Alcobendasen kontra, estreineko denboraldian emaitza politak lortzen ari den taldea. Ez du partidarik galdu egin behar ligan geratzen diren 5 partidetan laugarren postua mantentzeko eta, bitartean, Parc Sagunt taldearen porrot baten zai egongo da hirugarren postua lortu ahal izateko, eta behingoz azken urteotako 5. postua ahaztea.