Bi taldeen arteko lehiaketa partidaren lehenengo uneetatik erabaki zen Akaba Bera Beraren alde. Lehenengo laurdenerako Akabak 3-12 partzialarekin aurreratu zen, donostiarrak kantxan bere nagusitasuna erakutsiz. Defentsa sei metroko lerroan kokatuta aurkarien erasoaldiak oso ondo menperatu zituen, elx-tar taldeari behin eta berriz bere bi jokalari garrantzitsuenei jokaldiak oztopatzen. Erasoan, berriz, Akabak baloirik gabe leku libreetara jokua erabiliz eta erasoaldi luzeak eginez partida hasieratik erabat bere alde jarri zuen.
Gauzak honela, nabarmendu behar da talde osoaren lana bai atezainarena bai defentsarena. Denen arteko lan elkartua partida aurrera atera zen eta bi puntu garrantzitsu eskuratu bostgarren postuan finkatu ahal izateko.
Orain, datorren asteazkenean, otsailak 6 arratsaldeko 19:00etan beste erronka bat gainditu beharko da Bidebieta Kiroldegian. BM Roquetas (Almería) taldearen aurka egin beharko du, hau da, Akaba Bera Beraren hurbilen duen taldea. Sailkapenean biak puntu berdinekin daudenez partida hau funtsezkoa izan daiteke Akabarentzat.
ELCHE-MUSTANG Cámara (atezaina); Tur (5), Andersen (1), Nedelcu (1), Cabeza, Vicente, Haro -hasierako zazpikoa- Ortiz (o.a.), Gómez (3), Andreassen, Martínez (1), Rosique (3), Fernández (2) eta Anton (1).
AKABA-BERA BERA Johanna Bouberet (atezaina); Patricia Pinedo (2), Tati Garmendia (3) , Esme López (5), Raphaelle Tervel (3), Zulai Agirre (4), Matxalen Ziarsolo (6) -hasierako zazpikoa-Patricia Aisa (o.a.), Eider Rubio, Ana Petrinja (1), Verónica Valverde (2), Montse Puche, Natasa Krinc eta Yolanda San Román.
markagailua 5 minuturo: 1-3, 2-7, 3-9, 3-12, 6-14, 8-15 (atsedena); 10-17, 12-18, 14-21, 14-23, 15-25 eta 17-28 (amaiera).
Epaileak: Garcia eta Marin (Catalunya).
Osteguna gauean Akaba Bera Berak autobusera igoko da gaua osoa bidaiatzeko prest otsailaren 2an, larunbata, arratsaldeko 19:30etan BM Elche Mustang-en aurkako partida jokatzeko. Mailara igo berria dira, baina ez arrotzak goi maila honetan, orain dela bi denboraldi bertan egon baitziren ere. Alacantiarrak bi puntuak irabazteko beharra dute, ez badute goi mailan bere parte-hartzea arriskuan jarri nahi hurrengo denboraldirako. Une honetan zortzi punturekin, sailkepeneko hamabigarrenak kokatuak daude, jeitsierako postu batetik bakarrik. Susan Andersen danimarkarra eta Cristina Cabeza madrildarra dira taldearen pisua eramaten dutenak eta gure defentsa adi egon beharko dutenekin.
Donostian jokatu zen BM Elche Mustang-en aurkako lehenengo itzuliko norgehiagokan, Akabak ez zuen inongo zailtasunik irabazteko, atsedenaldira erabateko 16-7 emaitzarekin iritsi ondoren, bukaeran 33-24ko diferentzia zabala lortu zuen donostiar taldeak. Hala ere, azkeneko buruz burukoan emaitza ona lortu izanak ez du esan nahi Akaba Bera Berak gehiegizko konfidantzan eroriko denik. Kasualitatea berriz errepikatzen da. BM Elcheko 05-06 denboraldiko aurkako partida oraingo antzeko egoera errepikatzen da, hau da, europako kanporaketaren aurretik eta bostgarren tokia jokuan zegoela 22na geratu zen beren zelaian, orduan, sailkapenerako puntu garrantzitsu bat galdu zelarik.
Dena den, norgehiagoka garrantzitsua izango da Akaba Bera Berarentzat bi puntuak lortzeko eta zuloa ireki hurbileko jarraitzailearekin, BM Roquetas (Almería), datorren otsailaren 6an aurrez aurre hartu beharko dugun taldea.
Superliga ABFko bigarren itzuliko hasiera zailtasun handirik gabeko partida batekin Akaba Bera Berarentzat. Hasierako txistu-hotsetik donostiarrek hortzak erakutsi zituzten eta bere nagusitasuna egiaztatu zuten Cantabriarren aurrean. Hasieratik erritmoa handia jarriz kanpotarrei bere jokoa egiten eragotzi zien.Makina bat kontraeraso, bereziki lehenengo boladakoak, nahiko abantaila eman zion Akabari norgehiagoka zalantzarik gabe menperatzeko.
5:1 defentsa sistemarekin hasi zen partida, non, Tati Garmendia aurrelariaren lanak egiteko jarri zen, ondoren, Tervel ordezkatu zuelarik eginkizun honetan. Bisitarien kanpo jaurtiketak eragotzi ziren defentsa honekin, batez ere Savic erdilariarenak eta baita baloi asko errekuperatzea lortu ere. Erasoaldietan jokua ondo landuta eta iraunkor baten bitartez, penetrazio asko lortu ziren gol emaitzarekin bukatzeko. Osagai onak 19 eta 8 erabateko emaitzarekin iristeko atsedenaldira, partida erabat bideratuta utzi zuena
Beraz, bi puntu gehiago bostgarren postuan jarraitzeko laguntzen dutenak eta finkatuagoa geratzen dena hurbileko jarraitzaileak bakoitzak bere lehiaketa galdu ondoren, Roquetas izan ezik, Akabarekin berdinduta jarraitzen duela Castro Urdiales-en aurka zazpi golengatik irabazi ondoren.
Hemendik aurrera, otsaileko hilabete beldurgarria hastera doa Akaba Bera Berak, non, ligako garrantzizko puntuaz gain, Europako Errekopako final zortzirenak jokatzen du. Montenegrora joan baino lehen, hara iristeko hamalau ordu baino gehiagoko bidaiaren ondoren, beste hamar orduko bidaiari aurre egin beharko dio Elx-ra iristeko eta gutxi balitz, hurrengo astean Roquetas (Almeria) taldearen aurkako garrantzi handiko partida jokatu beharko du.
Libe Altuna dagoeneko etxean dago eskubiko belaunatik berriz operatu ondoren. Orain dela urte bete aurreko lotailu gurutzatua ordezkatzeko jarri zioten plastia hautsi egin zen eta berriz jarri behar izan diote. Nahiz eta hasiera batean meniskoa ukituta ez zegoela pentsatu, %30a kendu behar izan diote. Dena den, medikuen iritzia ona da eta laister ekingo dio dagokion errehabilitazio lanari.
Superliga ABFren bigarren itzulia hastera doa. Larunbatean arratsaldeko 19:00etan Akaba Bera Berak Santanderreko Marina Park-en aurka egingo du Bidebietako kiroldegian. Akaba Bera Berak jokatzen diren bi puntuak irabaztera behartuta dago eta bigarren itzuli hau sentsazio honekin hastera. Oinarrizko bi puntuak denboraldiaren bukaeran Europan leku bat berriz ere lortu ahal izateko.
Marina Park, aurrez, donostiarrak baino maila eskasagokoak dira baino denboraldiko lehenengo partidan ezuztekoa eman zion Akabari beren etxea irabazten gutxienezko aldearekin 28-27. Une hauetan azkenekoa kokatua dago ligako sailkapenean bost punturekin besterik ez, Akabari eta RoCasa taldeei irabazi ondoren eta berdinketa bat Mar Alicante-ri aterata. Baino datu hauek guztiak ez dute gehiegizko konfidantzan erortzen uzten, ba une hauetan, aurkarien sailkapenaz gain ez dago etsai txikirik Akabarentzat.
Kantabriarren jokalari trebeenen artean ezker egaleko Itxaso Egaña oñatiarra dago, Tania Eriksson pibotea eta Danijela Savic erdilaria bere bederatzi metroko jaurtiekin, bereziki lurretikan egindakoak, hainbat arazo eman ziona Akaba Bera Berari lehenengo itzuliko norgehiagokan hamabi gol sartu ondoren. Baita Cruz Robles atezain beteranoa topatzen dugu ere, Akaba Bera Berako jokalari ohia eta beraz, gure jokalariak ondo baino hobeto ezagutzen dituena.
Reyes Carrere gripearekin eta Libe Altuna belaunetik operatzea
Aste honetan zenbait arazo taldearen planak nahasi egin ditu. Alde batetik, Reyes Carrere ezin izan du behar bezala entrenatu gripeaz jota ohean egotea behartu duela. Dena den, larunbaterako sendatuta edo behintzat zer edo zer errekuperatuta egotea espero da.
Bestalde, Libe Altuna berriz bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatutik operatu beharko dute. Otsailean urte bat beteko da lesio beragatik operatu zutenetik. Berriz jokatzen hasi ondoren, abenduako entrenamendu batean, jarritako plastia hautsi egin zuen. Hala ere une hartan, bere belauneko estabilitatea zein eusten duten giherrak oso ondo zeudela baloratu ondoren, ez operatzea aholkatu zen. Zoritxarrez, aste honetan berriz min hartu ondoren, operatzeko erabakia hartu da. Hortaz, bihar ostirala eguerdiko 12:30etan Atxalandabaso medikuak Libe Altunaren belauna operatuko du Gipuzkoako Policlinican.