Datorren larunbatean, arratsaldeko 6,30etatik aurrera, Lizarrareria Kiroldegian Asfi Itxako eta Bera Bera Eskubaloiaren Ohorezko Mailako partida ez ezik kirol honek festa bat ere biziko du.
Izan ere, bi taldeetako harrobia hainbat norgehiagokak jokatuko dituzte goi mailako partida iritsi baino lehen.
Horrela, Bera Berako emakumeezkoen infantilak 10,30etatik Itxako A taldearen aurka jokatuko du eta 12,30etatik aurrera Itxako B taldearen aurka. Kadete mailako bi taldeek, bestalde, Itxakoren taldeak izango dituzte aurrez aurre. Goizeko 10etan, Itxako A - Bera Bera A; 11etan Bera Bera B - Itxako B; 12etan Itxako B - Bera Bera A eta eguardiko 1etan, Bera Bera B - Itxako A. Partida guztiak kiroldegitik bost minututara dagoen Oncineda izeneko karpan jokatuko dira, infantilak 1. pistan eta kadeteak, aldiz, 2. pistan. Norgehiagoka bakoitzak 25 minutuko bi zati izango ditu.
Bestetik, emakumeezkoen jubenil mailako Egia Bera Bera Lizarreria Kiroldegian arituko da arratsaldeko 4etatik aurrera.
Horren ostean, bi taldeetako harrobi osoak Ohorezko mailako partida ikusiko du. Zentzu honetan, Bera Bera Eskubaloia larunbateko hitzordua serio prestatzen ari da, bi orduko saioak burutzen eta bihar eta etzi 10,30etatik 12,30etara entrenatuko dira Bidebieta Kiroldegian.