Bea Fernandez jokalari internazionalak ezin izan du gaurko entrenamenduan parte hartu pasa den asteazkenan behatz batean jasatako kolpeak eraginda. Ondorioz, behatza puskaturik izan ez arren, ezker hegalak zain egon beharko du biharko (6,30etan, Lizarran) Itxakoren aurkako partida iritsi arte jokatzeko gai den erabakitzeko.
Reyes Carrere entrenatzaileak Antonella Mena eta Alba Menendezen bajak ditu. Pibotea Argentinarekin Hungarian dago eta zarauztarra hernia diskalak eragindako lesioa gainditzen ari da.
Baja hauek izan arren, donostiarrek partida ona egiteko asmoa dute, aurrez aurre egungo txapelduna eta Europako azpitxapelduna izan arren. Asfi Itxakok ere Nerea Pena eta Begoña Fernándezen bajak izango ditu bihar.
Eskubaloiaren festa
Ohorezko mailako partida iritsi baino lehen eskubaloiaz disfrutatzeko aukera dago. Izan ere, goizeko 10etatik aurrera 2ak bitartean Bera Bera eta Itxakoko kadete eta infantileko taldeak partida ugari jokatuko dituzte eta arratsaldeko 4etatik aurrera Lizarreria Kiroldegian bertan jubenilen txanda izango da.