Elchen jasotako ezusteko porrota ondoren, Akaba Bera Bera berriro arituko da Bidebietan, bihar 19:00etan puntu batera atzetik daukan Almeriako Vicar Goya taldearen kontra jokatuz.
Beraz, partida garrantzitsua da hau Reyes Karreren talderako, orain sailkapenean daukaten bostgarren lekua mantentzeko, jardunaldi bat besterik geratzen ez denean lehenengo itzulia bukatzeko. Donostiarren entrenatzaileak daukan zalantza bakarra Yolanda Sanromán da, lehenengo entrenamendua kolpe bat jaso baitzuen eta azken momentura arte ezin izango du jakin posible izango duen jolastea ala ez.
Urtea hasi denetik Vicar Goyak bere bi partidak irabazi ditu, Ro’Casa eta Molly Clebaren kontra, eta horrek azaltzen du Miguel Ángel Floridorenak oso momentu onean daudela. Estatuan ez jaiotako jokalari asko badu Vicar Goyak, zortzi hain zuzen ere, bi japoniar barne, Hayafune eta Komatsu.
Dena den, talde honen jokalaririk onena Zornitza Koleva bulgariarra da. Jokalari hau, espainiar nazionalizatua, Macedoniako Europako txapelketan bere beso boteretsua azaldu zuen zilarrezko domina lortzeko.
“Susu” Kolevaz aparte, partidan bost gol lortzen duela, Kurchankova eta Marija Popovic ere ligako goleatzailerik onenen artean badaude. Azkeneko hau defentsan lan txukuna egiten du, jokalari gogorra bait da, eta hori baieztatzeko esan daiteke ligan bigarrena dela bi minutuko zigorra jasotzerakoan.
Hori del aeta, Bera Bera taldearen defentsa ona izan beharko da jokalari hauek gelditzeko, eta baloiak berreskuratzeko kontraerasoa garatzeko. Erritmo altua jarri behar izango du Akabak bi puntuak lortzeko, eta hori lortuta eta erabaki onak hartuta, bi puntuak lortzeko aukera izango du Bera Berak.
Garaipena lortua, Erregina Koparako sailkapena lortuko zuen Akaba Bera Berak, eta ligako lehenengo itzulia beteko du Feve Gijon taldeari bisita emanez.
Datozen orduetan aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Federazioak, Foru Aldundiaren aginduz, bertan behera utzi du gure infantilak bihar, larunbata 24an, jokatu behar zuten partida Ereintza A-ren aurka.
Asteburu honetan laugarren postua lortzeari uko egin dio Akaba Bera Berak Elcheren kontra 25 eta 24 galdu ondoren. Reyes Karrerenek akats pilo egin dituzte, eta Alikanteko taldearen kontra galdu egin dute, Ana Paula Rodrigues eta Ana Vicenteren gola egiteko erreztasunari aurre ez egiten.
Asteazkenean Mar Alicantek galdu egin zuen eta eskura uzten zuen sailkapeneko laugarren postua Akaba Bera Bera talderako, baina Elchek gipuzkoarrak gainditu ditu, eta kategoria mantentzeko bi puntu inportanteak lortu dituzte etxekoek.
Partida kazkarra egin du Bera Berak, baloi ugari galduz, defentsa ahula eginez, eta zailtasunak izaten ligako golegilerik onena, Ana Paula Rodrigues, gelditzeko. 8 gol lortu ditu partida honetan.
Dena dena,lehenbiziko zatian joku ona azaldu gabe, eta kiroldegiko hotza eta hezetasuna sentituz, aurretik bukatu egin zuen Bera Berak, 12 eta 15.
Baina bigarren zatian okerrera jo du talde donostiarrak, huts galantak egiten bigarren olatuko kontraerasoa egiterakoan, baloi asko galduta, eta Aldeguerren errekuperazioak probokatuz.
Reyes Karreren 6-0 defentsa ez zen batere ona izan, baina Johanna Bouvereten partida benetan ona izan zen, nahiz eta sukarra izan. Elchekoek, 3-3 arrisku handiko defentsa praktikatuz,konfidantza hartu du azkeneko minutuetan, eta abantaila lortu dute azkeneko minutuetara iristerakoan. Akaba Bera Berak, ordea, aukera izan du puntu bat lortzeko, baina Alexandra Lacrabèrek ez zuen golik lortu bukatzeko 20 segundutara izan zuen aukeran. Dena den, argi zen penaltia ez zuten adierazi epaileek barneraketa honetan.
Akaba Bera Berak asteburu honetan Superliga ABFko laugarren postua eskuratzeko aukera izango du, Mar Alicantek Eldaren kontra jasotako porrotaren ondorioz. Gainera, Carrus kiroldegian bi puntuak lortzekotan, Reyes Karrerenek ziurtatuko dute hurrengo Erregina Kopan partehartzeko txartela.
Guzti hau egiaztateko, donostiarrek lortu behar izango dute bere arerioa gainditzea, Elche hain zuzen ere, ligan hamargarrena dena sei puntukin, Gijon, Zuazo eta Ro’Casaren aurka lortutakoak.
Jose Francisco Aldeguerrek zuzentzen duen taldea, gainera, ligako golegilerik onena badauka, Ana Paula Rodrigues lehenengo lerroko brasildarra, 8 goletik gorako batazbestea badaukana. Kontutan izateko beste kontrako gauza bat izango da jokatzeko lekua, kiroldegia oso hotza eta deserosoa delako ohituta ez dagoen talde batentzako.
Dena den, Akaba Bera Berak bere erritmoa jartzen badu, eta argi badauka zein den bere helburua, azaldu egin behar du Elche baino talde hobea dela, nahiz eta Elche indartsuagoa izan, Ana Paula Rodrigues, Francine Gomes edo Alexandra Ristovska jokalariak fitxatu ondoren.
Bestalde, Akaba Bera Berak harro dago joan den astean Monovarren kontra lortutako emaitzagatik, denboraldiko argiena, eta entrenamendu saio gogorrak egin ditu hemendik aurrera geratzen zaiona prestatzeko, denboraldi honetan taldeak azken denboraldietako bostgarren postua gainditu nahi duelako.
Horretarako gaur abiatuko dira jokalariak Elchera, eta Reyes Karrere talde osoa izango du prest, Esme López izan ezik, minduta daukan belauna errekuperazio bukaeran izan arren.
Partida arratsaldeko 19:30etan izango da Carrus Kiroldegian, Elchen, eta Fernández Pérez eta García Rodríguez epaileak zuzendutakoa izango da.
Sendo azaldu da Akaba Bera Bera taldea Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra, eta erreztasun osoz 39 eta 23 irabazi egin du ABF ligako bueltan. Donostiarrak bere arerioa baino askoz hobeak izan dira, eta partidako lehenengo 20 minutuak besterik ez du mantendu aurpegia talde alikantearra.
Lehenbiziko minutuetan talde bakoitzak bere erritmoa bilatu du, eta hobeto moldatu da egoera horretara kanpoko taldea, aprobetxatzen zuela partidan mantentzeko. Dena den, Bera Berak aurretik jarri zen markagailuan, eta 16. minutuan kanpoko entrentzaileak, José Ignacio Pradesek, hutsartea eskatu zuen 10 eta 6 emaitzakin. Erreakzioa bapatekoa izan zen, eta 0-3ko partzialak behartu egin zuen Reyes Karrereri bere hutsartea eskatzera. Eraginkorra izan zen ere Reyesen hutsartea, eta hortik aurrera talde bakarra Akaba izan zen. Defentsa gogorrakin, eta erritmo bizia eta kontraerasoen bidez, lortu egin zuen azken bost minutuetan 6 gol sartu. Horren ondorioz, atsedenaldian emaitza 20 eta 13koa zen.
Bigarren zatian Bera Berak erreztasun osoz eraman zuen partida; jokalari guztiek hartu zuten parte, denek lan izugarria egin zuten, eta Alex Lacrabèrek aprobetxatu zuen bere beso boteretsua ateratzeko. Monovar aldean, ordea, Natalia Amores izan zen taldea mugitzen saiatu zen bakarra.
Garaipen honekin Akaba Bera Berak ligako hirugarren postuari begiratzen du oraindik, nahiz eta arerioek ez dute hutsegin aste honetan. Honela, bostgarren postuan jarraitzen du Reyes Karreren taldea, oraindik hiru jardunaldi falta direnean ligako lehenbiziko buelta bukatzeko, eta gainera Erregina Kopan parte hartzea ia ziurtatu egin du.
Hurrengo larunbatean Bera Bera Elche Mustang taldea bisitatuko du. Talde hau taulako erdi-behekaldean dago sailkatuta.