Bera Bera Eskubaloiak ligako zortzigarren jardunaldiari helduko dio bihar datorren asteburuan Europako kanporaketa dela eta aurreratuko den partidari ekingo dio Bidebietan (7etan), hain zuzen.
Horrela, Elcheren aurka jasotako porrotaren ostean, BM Castro Urdialesen aurrean beste irudi bat eman nahi du Bera Berak. Kantabriarrek bi garaipen izan arren, norgehiagoka guztiak borrokatu dituzte. Patricia Elorza eta Tania Yañez dira erasoko jokuan ardura gehien hartzen duten jokalariak.
Bestalde, Reyes Carrere entrenatzaileak Dara Carvalhoren baja izan dezake, izan ere, pibote brasildarrak txartel gorria ikusi zuen Elcheren aurkako partidan. Bihar eguardian jakinaraziko da zigorra. Gainontzeko jokalariak prest daude eta Elche-Mustang taldearen aurkako partidan galdutako konfidantza berreskuratu nahian aterako dira.