Erreztasun osoz irabazi egin dio Akaba Bera Berak Cementos La Union Ribarrojari, 30-19, azalduz ahazturik direla jadanik duela urte batzuk valentziarrak izandako ospea, duela bi urte liga garaileak izan bait ziren.
Hogei minutu besterik ez zuen aurpegia eman kanpoko taldea, aprobetxatuz donostiarrek askotan sutoinetan ematen zutela, eta Akaban izandako atezain internazionalak, Michela Ciobanuk lehenengo zati ona bete zuela.
Dena den, abaintala beti etxekoen aldekoa izan zen, eta lehenbiziko hamar minutuetan 6-1eko diferentzia lortu zuten. Nahiz eta Gregorio Garcíarenek saiatu, erreakzio pittin bat azaldu zuen, baina hiru goletara jarri besterik ez zuten lortu. Atsedenaldian, emaitza 13 eta 9koa zen.
Bigarren zatian Amaia Ramírezek, zigortutako Reyes Karreren lekua bete zuela Bera Berako aulkian, aldaketa ugari egin zituen, eta horren ondorioz lortu zuen taldea fresko mantentzea, eta ohizko abiadura mantentzea, Cementosen defentsa ahula erreztasun osoz gaindituz. Horren ondorioz, joko oneko momentuak izan ziren, erasoko joko bizi bizia azalduz zaletuen gozamenerako.
Lortutako abantaila gero eta zabalagoa izan zen, eta kanpokoek burua jeitsi zuten; Jelicic jaurtitzaile ezkertia izan zen saiatu egin zen bakarra. Nabarmena zen talde valentziarrak dituen zailtasun ekonomiak, plantila osatzen zituen jokalariak gazte gazteak zirelako.
Etxeko taldean jokalari guztiak ondo aritu ziren, baina aipatzekoa izan zen Libe Altunak egindako partida, bost gol lortu baitzituen, ia akatsik izan gabe.
Hau izan da Reyes Karreren taldeak lortu izan duen laugarren garaipen jarraian, eta sendo agertzen da ligako bigarren postua lortzeko borrokan. Hurrengo asteburutik aurrera partida ederrak izango ditu talde donostiarrak, Eldara (bigarrena) joango delako, gero Mar Alicante (4.) jasoko du, Itxakoren (1.) kontra Lizarrara joateko eta Parc Sagunt (3.) Bidebietan hartzeko. Partida hauen ondoren argi geratuko dira zeintzuk izango dira denboraldi honetarako helburuak.
Sufritu egin zuen, baina 24 eta 25 emaitza defenditu egin zuen Akaba Bera Berak Zuazo Barakaldoren kontra, eta bi puntu gehiago lortu du, eta bigarren postutik bi puntutara besterik ez kokatu da, eta hirugarren postutik bakarretara.
Ez zuten ondo hasi partida Reyes Karrerenek, ez baitzuten lortzen Viorica Pavelen kanpoko jaurtiketak gelditu. Oso jaurtitzaile ona da bederatzi metroetatik neguan fitxatutako jokalari hau.
Horren ondorioz, Jorge Dueñasen taldeak lehen zatiko erdirako lau goleko abantaila bazuen, eta horrek behartu zuen Karrere aldaketak egiteko. Defentsa mixta bat ezarri zion Paveli, eta honek ezin izan zuen jaurtiketa erosoa egin berriro.
Defentsan eginiko lan onak emaitzak ematen zituen, eta lehen zatiko bukaeran diferentzia murriztu zen, eta 12 eta 11koa izan zen. Bigarren zatian donostiarrek hartu zuten abantaila, baina ez zuten lortu partida puskatu, eta diferentzia ez zen batere fidagarria, gol bat edo bi golekoa besterik ez zelako. Arbitroek ez zuten urratsak adierazten, eta horretaz baliatzen ziren bizkaitarrek gola lortzeko.
Azken minutuan, Esme Lopezek partida amaitua uzteko aukera izan zuen, baina faltan oztopatu egin zuten bere jaurtiketa, eta epaileek ez zuten ezer adierazi. Horregatik, azken 20 segundutan donostiarrek defenditu behar izan zuten gol bateko abantaila, eta lortu egin zuten. Dena den, Barakaldokoek jaurtiketa bat izan zuten behin denbora bukatuta, baina ez zuten berdinketa lortu. Azken erabaki honen ondorioz, Reyes Karrere entrenatzailea kanporatu egin zuten arbitroek txartel gorria erakutsiz.
Bihar,18:30tan, Gorostiza Kiroldegian bisita emango dio Akaba Bera Berak Zuazo Barakaldori. Bi garaipen jarraian lortu egin dituzte donostiarrek, atzean zituzten taldeen kontra, eta garaipena erdiestekotan oso hurbil izango dute ABF ligako bigarren postua. Joan den asteazkenean aurreratutako partidan, Mar Alicantek Parc Sagunt gainditu egin zuen, eta horren eraginez, garaipena lortuta, Akaba Bera Berak bi puntutara izango du bigarren postua, eta Eldak ezusteko porrota jasotzen badu RoCasaren kontra, puntu bakarrera.
Txapeldunen ligarako leku bat lortzeko aukera hain hurbil izateak animoa eman behar dio Reyes Karrerenei, gainera kontutan izanik bitan irabazi egin diotela jadanik denboraldi honetan aste honetako arerioa, baina liga hasieran eta baita Euskadiko Kopako finalan ere.
Jardunaldi honetarako, Akaba Bera Bera taldeko entrenatzaileak lehenbiziko aldiz talde osoa izango du prest, joan den astean Gijonen Esme López bueltatu bait zen, eta Yolanda Sanroman azken bi partidetan lesionaturik egon ondoren, sendatu egin da. Horregatik, Karrerek kanpoan utzi behar izan du jokalari bat partidarako, eta hautatakoa Kattalin Olasagasti izan da.
Sailkapenean diferentzia nabarmena bada ere, talde bizkaitarra neguan fitxaketak egin ditu; halaber, Viorica Pavel, azken urteotako ligako golegilerik onenetariko bat, eta Anna Voyshekovska, eta gainera Espainiako selekzioan entrenatzailea den Jorge Dueñas Zuazoren aulkian izango da. Horrez gain, Gorostizan jokatzera pasa dira, Lasesarre baina txikiago eta zelaitik hurbilago ditulako harmailak, eta horrela ikusleen grina gehiago sentituko da.
Guzti hori kontutan izanik, hobekuntza nabarmena somatu da talde horibeltz taldean, azken bi jardunaldietan lehenbiziko garaipena lortu bait dute RoCasaren kontra, eta aurreko jardunaldian gol bakar batengatik galdu egin zuen Leongo Molly Clebaren aurka.
Partidaren arbitroak Leiva Romero eta Moreno Maneiro kataluniarrak izango dira.
Eider Rubio, Zulai Agirre eta Libe Altuna, Akaba Bera Bera taldeko jokalariak, Billabonako Jesusen Bihotza ikastolan egon dira hitzaldi-elkarrizketa batetan parte hartzeko. Ia ordubetez egon dira jokalariak eskolarren galderak erantzuten, eskubaloiko ezaugarriak azalduz, eta beraiekin argazkiak ateratzenm eta autografoak sinatzen.Ekintza hau aurrera eramateko, Jesusen Bihotza ikastolak, Bera Bera Eskubaloiak eta Gipuzkoako Federazioak antolaketan hartu dute parte. Eskubaloia zabaltzeaz gain, ikastolako irakaslea eta Gipuzkoako Federazioko ohia, Benito Mujika, omentzeko balio izan du ekitaldi honek.
Herriko zineman garatu da hitzaldi-elkarrizketa, nerabez gainezka, 200 DBHko ikaslek alde hartu baitu parte. Beraiek ezagutu ahal izan dute klubaren errealitatea, eta kirolari profesional baten bizitza, elite mailan aritzen ari direnak.
Partida baten irudiaz lagunduta, jokalariek batzutan finta egin behar izan diote galderaren bati, bai oso pertsonala izateagatik edo baita ere oso imaginatiboak zirelako, esate baterako "noizbait baloi bat zulatu egin da partida batean?".
Ekitaldia bukatzeko, jokalariek argazkiak atera dituzte gela guztiekin, eta ikastolari bi kamiseta eta sinatutako baloi bat eman diote nerabeen artean zozketatzeko.
Gainera, klubak gonbidapenak eman dizkio eskolarrek hurrengo 14an Bidebietara gerturatzeko, Ribarrojako Cementosen kontra izango duten partida ikusteko.
Ekintza hau Bera Bera Eskubaloiko irudia zabaltzeko balio izan du, azken hilabeteotan beste hainbestekin gertatu den bezala, adibidez Garbera Gune Komertzialan Gabonetan izandako taldearen postua.
Bera Bera Eskubaloiko Gazte Mailako taldea sendo azaldu da Euskadiko Txapelketarako igoera fasean, eta lortu du Euskadiko Ligako bigarren fasea jokatzeko saria.
Jon Soquesek zuzendutako taldeak igoera faseko partida guztiak irabazi egin ditu, eta Zuazo eta Eharialdea gainditu egin du.
Bestalde, Kadete Mailako taldeak hurbil izan du sailkapena, baina azken finean ezin izan du Euskadiko Txapelketarako txartela lortu. Dena den, honek ez du bertan utzko Jon eta Martinek zuzendutako taldea egiten ari den lan ederra.