Mena: “Jokalari gisa hobetzeko Mundiala ondo etorriko zait”
Datorren larunbatean, abenduak 3, debuta egingo du 2011ko Mundialean pibote argentinarrak, Suediaren aurkako partidan, hain zuzen (Euskadin, arratsaldeko 4etan).
Brasilek eta Kubak larunbatean (00.00 Euskadin) –Brasilen, ostiralean iluntzeko 9etan- inauguratuko duten erronka honen aurrean Antonella Menak argi ditu Argentinaren helburuak. “Oso talde gogorra tokatu zitzaigun: Danimarka, Suedia eta Kroazia, partida hauetan minutuak hartzeko oso onak izango dira”. Horrela, Argentinaren asmoa da “Uruguai eta Boli Kostaren aurkako norgehiagokak irabaztea”. Lortuz gero gozatzera irtengo dira final-zortzirenetan.
Antonellak, bestetik, argi du bere asmoa “Mundiala ona egin, pistan ahalik eta minutu gehienak egin jokalari gisa hobetzeko eta ahal den goraino eraman Argentinako eskubaloia”.
"Taldera moldatzen ari naiz"
ABF ligara burutzen ari den moldatzeko aldiaren inguruan “oso ona dela” dio, “oso eroso sentitzen naiz Bera Berako lankideekin, elkartasuna adierazten didate eta, gainera, hiria oso polita da”. Atezainen entrenatzaile Esther Bonillarekin bizi da Antonella “moldatzeko aldian nago oraindik taldean baina partidak pasatu ahala konfidantza gehiago dut eta taldearen jokora egokitzen saiatzen naiz”.
Antonellak Joku Panamerikarretan partida ugari izan zituen eta horren ostean Bera Berarekin minutu gehiago jokatu du. Mexikoko egonaldia onuragarria izan zela galdetuta, pibote argentinarrak dio “txapelketak jokatzen hobetzen duzu, gauza askotarako balio dute pistan pasatzen dituzun minutuak eta konfidantza hartzeko ere bai, jakina”.
Antonellaren ustez “liga oso indartsua da baina txapelketari aurre egiteko oso ondo entrenatzen gara”. Sagunton defentsan oso lan txukuna egin zuen Menak. “Ondo sentitu nintzen, defentsan lagundu nuela uste dut eta partidak jokatu ahala nire jokua hobetzea espero dut”.
Bere ustez, Bera Beraren helburua “sailkapenean aurreneko lekuetan egotea da, asko entrenatu eta hobetzen jarraitu”.