Dara Carvalho: “Etxean jokatzen dugunez, Mundiala nahi dugu”
Gaur gauean (00.00etan Euskadin) Brasilek eta Kubak inauguratuko duten emakumeen eskubaloiko Mundiala antolatzen duen Brasilgo selekzioko kapitaina da Dara Carvalho.
Datorren urtean Londresen Joku Olinpikoetan aritzeko txartela Mexikoko Joku Panamerikarretan eskuratu zuen urrea irabazita, brasildarrek antolatzen duten Mundiala izango dute helburu. Darak azaltzen duen bezala “Panamerikarretan Mundiala prestatu genuen, entrenaldi asko egiten ditugu eta gutaz asko espero dute hemen”.
Azkeneko lagunartekoetan garaipenak lortu arren: Espainari 28-24; Holandari 30-27 eta 28-24 Montenegrori, Mundiala hitz handiak da. “Zazpigarren postua da Brasilen sailkapen hoberena, halere, etxean gaude eta erantzukizun handiagoa dugu baina ez dugu hori zama bihurtzerik”. “Ahalik eta goraino iristeko borrokatuko dugu” dio piboteak.
Bestalde, “kapitain papera ondo betetzea” nahi du Darak, hau da, “taldea elkartuta egotea uneoro arazoei aurre egiteko eta jokatzen gozatzeko”. Horrez gain “minutuak jokatu nahi ditut eta dudan guztia emango dut dena ondo egiteko”.
“Bera Bera, goraino”
Darak oso gaizki pasatu zuen Mar Saguntoren aurkako partida jokatu ezin zuelako. Brasilen zeogela, @BalonmaBeraBera Twitterren bitartez jarraitu zuen partida eta jokalariak oraindik pistan zirela askokin hitz egiteko aukera izan zuen”.
Brasildarrak “primeran” ikusten du taldea “hobetzeko tartea izan arren”. Halere, dio “oso emaitza onak lortu ditugu egunero egiten dugun lanaren fruitu”. “Taldea zoragarria da, nire lankideak onenak eta ni oso gustora nago, oso pozik, behin esan nuen bezala, etxean bezala sentitzen naiz, bizitza osoa elkarrekin jokatuko begenu bezala”.
Darak jakin badaki “aurten minutu gehiago ditut, erantzukizun gehiago eta ondo betetzen ari naizela uste dut, hobetzeko aldea badugu eta entrenaldiek eguneroko hobekuntza ematen dit”.
Bera Beraren helburuaz galdetuta, brasildarren kapitainak dio “sailkapenean goiko aldean egon beharko genuke eta lehiaketa guztiak lehiatu, EHF kopa nahiz Liga”. Horretarako, partida bakoitza “finala balitz bezala hartu behar dugu gauza handiak lortzeko taldea dugulako”.