Bera Bera

Select your language

Brasilen ospatzen ari den Emakumezkoen eskubaloiko Mundialak lehenengo fasea bete egin du eta Bera Bera Eskubaloi taldeko Eli Pinedo eta Dara Carvalho jokalariek txapelketan aurrera jarraitzen dute. Gainera, elkarren aurka jokatuko dute final zortzirenetan Espainiak Montenegrori irabazten badio bihar igandean (20,15etan, teledeporten) eta Brasilek gauza bera egiten badu astelehenean (23.00) Boli Kostaren aurka. Hala balitz, final laurdenetako norgehiagoka abenduak 14 asteazkenean izango litzateke.

Teorian, Espainiako selekzioak zailago du, Montenegro arerio arriskutsua baita. Era berean, maiatzan ospatuko den preolinpikoa jokatzeko txartela jokoan dute bi taldeek. Lehenengo fasean balkaniarrek Alemania, Angola eta Txina gainditu dituzte eta gol bakar batez galdu dute Islandia eta Norvegiaren aurrean.

Dara, 5 baloi blokeatuta

Anfitrioek arerio errazago dute. Brasilek, C multzoko líder gisa, Boli Kosta laugarren sailkatua bere multzoan izango du aurrean. Brasildarrek Tunisiari irabazi zioten Babi atezainak sartutako golari esker, partida amaitzeko hiru segundu falta zirela.

Brasilgo kapitaina eta Bera Berako pibote Dara Carvalhok minutu gehien jokatu dituen selekzioko zortzigarren jokalaria da, partidako ia 28 minutu, hain zuzen. Zazpi gol sartu ditu, %58ko portzentajearekin kontraerasoetan asmatu ez duelako jaitsi zaio ehunekoa. Horrez gain, defentsan bost baloi blokeatu ditu Darak, taldeko onena arlo honetan.

Elik eta Antonellak, minutu gehien 

Lehenengo fasean Eli Pinedo da gehien jokatu duen Espainiako selekzioko jokalaria, bost partidatan guztira pistan hiru ordu baino gehiago egon den bakarra da, bataz beste, 36 minutu. Gertu Macarena Aguilar du, golegile nagusiena, hain zuzen. Itxako taldeko jokalariak 19 gol sartu ditu, Bera Berako hegalak, Nely Carla Albertok eta Carmen Martinek (penaltiz 7 gol) baino bat gehiago.

Era berean, azpimarratzekoa da Eli Pinedoren %72ko portzentajea eta baloi gehien lapurtu duena, sei, hain zuzen.

Bestalde, Argentinak ezin izan ditu helburuak bete partida guztiak galdu dituelako. Bihar Kubaren aurka jokatuko du azkeneko postua ekiditzeko. Halere, Bera Bera taldeko pibote Antonella Menak minutu ugari jokatu ditu. Mundialean gehien jokatu duten jokalarien artean dago argentinarra, izan ere, lau ordu baino gehiago izan da pistan –Eli Pinedok baino ordubete gehiago- , hau da, partidako 49 minutu.

23 urterekin Suedia, Danimarka eta Kroaziaren aurka aritzea ondo datorkio Antonella Menari. Gainera, % 71ko portzentajearekin partida bakoitzean gola sartu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores