Bera Bera

Select your language

Gaur arratsaldeko 4etan Alteako Palau D’Esportsen (zuzenean LaOtra Telemadrid eta 23,30etan Teledeportetik) lehiaketa honetan 21 urte jarraian egin dituen Bera Bera Eskubaloiak zortzigarren finalerako txartela atera nahi du. Horretarako, BM Alcobendas gainditu beharko du, egun Afebal emakumeen ligako hirugarren taldea.
 
Elche Mustang taldearen aurka (30-22) final-laurdenetan erakutsitako seriotasuna eta nagusitasunak adierazi zuen konzentraturik eta konfidantzaz dagoela Bera Bera. Bestetik, madrildarrek Ucam Murcia menperatu zuten (25-21) bigarren zati bikainari esker. BM Alcobendas arerio zaila izango dela adierazi zuen orduan.

Bera Bera Eskubaloiaren hamahirugarren finalerdia izango da, Kopan 1992 urtez geroztik jarraian dagoenetik. 90. hamarkadan partaidetza itxaropentsua abian jarri zuten donostiarrek, hiru edizioetan (93, 96 eta 97an) finalera iritsi baitzen Corteblanco Bidebieta markapean.

1998an Bera Berak jaso zuen taldea eta finalerako txartela lau aldiz jarraian atera zuen, 2006tik 2009ra, birritan finalerdietan geldituz. Bera Berak 2007 eta 2009an lortu zituen txapelak, bitxikeri gisa, Levanten eta apirilean, hain zuzen. Egungo jokalari batzu izan ziren bertan: Darly Zoqbi (2006), Eider Rubio (2008 eta 2009an) eta guztietan Libe Altuna eta Matxalen Ziarsolo.

Beste finalerdia Grupo Asfi Itxakok eta Mar Alicantek (20 horas, Teledeporte) osatzen dute. Finala Teledeportek zuzenean eskainiko du igandean goizeko 11etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores