Bera Berak hirugarren txapela lortu nahi du Itxakoren aurrean
Espero bezala Grupo Asfi Itxako izango da bihar Bera Beraren arerioa Alteako Kopako finalean (igandea, goizeko 11etan Teledeporte) Mar Alicante aise (17-32) gainditu ostean.
Lehenengo aldiz gipuzkoarrek eta nafarrek elkar ikusiko dute finalean eta, bitxikeri gisa, talde bakoitzek hirugarren txapela eskuratu nahi du. Bera Berak zortzigarren finalera iritsi da, Corteblanco Bidebieta gisa hiru aldiz lortu zuen eta bostgarrena da taldea Bera Berapean aritzen denetik.
Donostiarrek Elche Mustang eta BM Alcobendas gainditu dituzte eta Asfi Itxakok Mar Sagunto eta Mar Alicante, hori bai, nafarrek partida erosoak izan dituzte. Reyes Carrere entrenatzaileak adierazi du “nekaturik izan arren, baloi bakoitza eskuratzeko lehiatuko dugu”.
Izan ere, Reyes Itxakori ematen dio faborito papera “azken urte hauetan guztia irabazi duelako”. Eta ez du atzera begiratu nahi, ligan bi partidak gol bakar batez galdu arren bi partidak.
Nahiz eta lehenengo aldia izan Bera Berak eta Itxako Kopako final batean ikusten ditugula, lehiaketa honetan sei aldiz elkar ikusi dute eta donostiarrek lau aldiz gainditu dituzte nafarrak. Azkena, aldiz, 2010ean Leonen Itxakok finalerako sailkapena lortu zuen 23-33 irabazita.