Bera Beraren esker ona
Pasa den larunbatean jasotako porrota mingarria izan arren eta Ligako partida erabakigarrienari ekin aurretik, asteazkenean Bidebietan (19etan) Elche Mustang hartuko baitu, Bera Bera Eskubaloiak Josean Gasca kiroldegian bizitako guztiagatik eskerrak eman nahi ditu.
Lehenik eta behin, jokalariei eta entrenatzaileei izandako kemenagatik. Denboraldi gogorra eta exijentea daramate, Europako zazpigarren partida zen –guztiak intentsitate handikoak- eta Elche hartu baino lehen 29. norgehiagoka. Vistal Laczpol Gdyniaren aurka iraulketa historiko batekin hunkintu zuten zalegoa eta Bundesligako txapelduna eta egungo lidergoari 40 minutu eutsi zion.
Izan ere Thüringer taldeak Champions League jokatu du aurten. Danimarkako Viborg handia birritan mendean hartu zuen eta Buducnost txapeldunari ere irabazi zion. Porrota gogorra jaso ostean, Bera Berako plantillak zalego gazteari Lankorpek ateratako txalo egiteko tresnak sinatzen behar zen denbora gelditu zen eta eskertzekoa da.
Bigarrenik, klubeko langileei eta, batez ere, laguntzaile eta Kirolarekin programako bolondresei Josean Gasca dotore jartzeagatik, Europako kanporaketak merezi duen bezala. Horrez gain, badira hainbat betebehar, ikusten ez direnak baina beharrezkoak dena ondo ateratzeko. Multzo honetan sartuko ditugu Autocentro Igara, Gartziategi sagardotegia eta Lankorpe.
Hirugarrenik, Gascan elkartu zen jendetzari, emaitza txarra izan arren Pasaiako txaranga lagun, animatzen jarraitu zuelako. Horrez gain, ohi bezala, aurkariari errespetu osoz zuzendu zitzaien baita epaileei ere. Usurbil, Errenteria, Karmelo Etxegarai ikastetxeko gazteak eta leku ezberdinetatik etorri zen makina bat jende Bera Bera animatzera.
Laugarrenik, babesle eta instituzioei. Proiektu honetan ezinbesteko partaide dira eta bertan egotea Bera Bera indartzen dute, gaur egun Europan dabilen talde gipuzkoar bakarra. Donostiako Udaleko ordezkari asko zegoen, Juan Karlos Izagirre alkatea; Josu Ruiz, Kiroletako zinegotzia eta PNV, PSE eta PPko zinegotziak. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegik Matxalen Ziarsolo kapitainari Mariano Arsuagak egindako litografiak oparituko zizkion Kopa eskuratzeagatik. Era berean, euskal eta Gipuzkoako Federazioko presidenteak ere izan ziren bertan.
Bostgarrenik, komunikabideei Bera Beraren ondoan izan direlako eta talde honetako baloreak zabaltzen laguntzeagatik. Prentsa, irratia eta telebista Europako kanporaketaren garrantziaz jabe egin dira. Partida ETBK SATek eman zuen zuzenean BAT Basque Team Fundazioa eta Euskaltelen babesari esker eta berriro ere Gipuzkoa Sportek interneten bidez partidaren kontaketa egin zuen.
Seigarrenik, Kirol Patronatoari eta Josean Gasca kiroldegia erabiltzeagatik sortarazten diren arazoak pairatzen duten klubei ekitaldiaren garrantziaz jabetzeagatik.
Bera Berak, ondorioz, partaide egin nahi ditu guztiak Europa mailako partiden antolaketan oso itxura ona eman dugulako, lan neketza suposatzen du baina bai aurkariak bai EHFk oso ondo baloratzen dutena.