Bera Bera

Select your language

46 gol 60 minutuetan. Bera Berak ez zuen horrelako kopuruetara heltzen ligan 1994-95 denboraldiaz geroztik. Bidebietan abenduan jokaturiko Disnorte Bilbao taldearen aurkako partidan 46-24 izan zen emaitza eta Olivia Auta nigeriarra golegile nagusiena.
Lehengo larunbatean. Bera Bera uholde gisa aritu zen erasoan eta, ondorioz, denboraldiko markarik onena hondatu zuen, urrian Gaskan Valentziaren aurka 42 golekoa, hain zuzen.
Cleba Leonen aurrean gol egiteko gaitasuna areagotuz joan zen minutuak pasatu ahala. 22 gol izan ziren lehenengo zatian eta 24 bigarrenean, denboraldiko markarik onena finkatuz.
Martin Larrañaga bigarren entrenatzaileak ateratako estadistiken arabera, Bera Berak 62 jaurtiketa egin zituen, ondorioz, batez beste %74ko portzentaia ateratzen delarik, hau da, lau jartiketatik hiru iristen ziren sarera.
Datu hauetan Elorza, Pinedo, Ziarsolo eta Castro agertzen dira sei golekin eta taldeak baino portzentai hobeak eman zituzten, Nagore Arizaga, Silvia Ederrak –bostna gol- eta Maria Núñez, lau gol, bezala.
Era berean Bidebietak txalo beroak eskaini zien Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeriari. Egiakoak bi gol sartu zituen –batean Yamiley atezainak pase ederra eman zion- eta usurbiltarrak finta zoragarri baten bidez barneraketa bikaina gauzatu zuen.
Atean Zoqbik %56a atera zuen, hau da, 34 jartiketatik 19 gelditu zituen; Yamileyk %44a minutu zailenetan. Horrez gain, 17 baloi galdu zituen Bera Berak, horietatik zazpi huts teknikoak izan ziren.
Ikus bideoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores