Larvik eta Buducnost taldeak baino ez dute partidako 19 gol jaso
Lehiaketan murgilduta dagoenetik, lehenengo hilabete honetan, alegia, Bera Bera Eskubaloiaren ezaugarri naguiena defentsaren sendotasuna da. Irailaren 4etik jokaturiko sei partida ofizialetik, hau da, Superkopa Rocasari irabazi zionetik lehengo igandean Vardar taldearen aurka Championseko ligaxkako partida arte, Imanol Álvarezen taldeak 123 gol jaso ditu, hau da, 20,5 gol partidako eta Ligako norgehiagokak kontutan harturik, bataz beste 19 gol.
Bera Berako entrenatzaileak berretsi du Núñez, Elorza, Pinedo eta Menéndez osaturiko erdiko ardatza eta Ana Tempranoren geldiketak ere aipagarriak dira. Iazko denboraldiarekin konparatuz gero, garai hauetan, Bera Berak 10 gol gehiago zeraman jasota eta 13 gol gehiago sartuta. Jokuan eman dioten geldiunea izan daiteke arrazoi bat.
Rocasa izan da, lehenengo partidan, gol gehien sartu dion taldeak, 24 guztira Gascan. Ligan, baina, 21 besterik ez Bidebietan. Guardesek 16 baino ez zituen egin eta Zuazok, 20. Eta Vardarrek, Fleury taldeari 33 gol egin zizkionak, Championseko partidan, 23 Bera Beraren erronka berretsi duena, alegia.
Ligan bataz beste 19 gol jasota, Bera Bera Eskubaloia da Estatuko hiru liga nagusietako talde onena zentzu honetan: Emakumezkoen ohorezko mailan, Asobalen eta Gizonezkoen zilarrezko ligei begiratuta, Bartzelona liderrak 23,2 gol jaso ditu bataz beste bost partidatan, eta zilarrezkoetan, Teucrok 24,75 lau norgehiagoketan. Emakumeen ohorezko ligan Alcobendas da hurrengo taldea, 92 golekin (23 gol partidako) eta zilarrezko ligan lehengo asteburuan jarri zen martxan.
Europari so, Norvegiako Larvik eta Storhamar eta Buducnost taldeek baino ez dituzte Bera Beraren datuak gainditzen. Larvikek 17,5 gol jaso ditu bataz beste lau partidatan eta Storhamr taldeak, 18,5. Buducnostek 104 gol jaso ditu Balkanetan jokatzen duten ligan (17,33). Eta ezagun batek, Poloniako Vistal Laczpol Gdyniak Bera Berak bataz beste adina gol bost norgehiagoketan.
Europan, orokorrean liderra da gol gutxien jasotzen duena, salbuespen salbuespen. Alemanian Leipzik liderrak sei partidatan bataz beste 21,5 gol sartu ditu; Danimarkan Randers atzetik dagoen Tvis Holstebro da gol gutxien jaso duena (22,4 partidako); Frantzian Metz liderrak (24 gol) eta Issyk (22 baino gutxiago); Hungarian Györi (20 gol baino gehiago) zazpi partidatan eta FTC taldeak 23 baino gehiago. Errumanian Baia Marek bataz beste 22,8 gol jaso ditu eta hirgarren sailkatuak, HC Brailek 20,2. Errusian Dinamo Volgograd liderrak 24 gol jasotzen ditu norgehiagoketan eta Suedian, Savehöf taldeak, 21.
Bihar Valentzian Bera Bera zenbaki hauetan mantentzen bada ez du arriskuan jarriko garaipena Canyamelar taldearen aurrean. Iaz 25-23 galdu zuen.