Gaur goizeko 9ak aldera, Bidebietatik Autocares David autobusak 14 jokalari, Imanol Álvarez entrenatzailea, Martin Larrañaga bigarrena eta delegatua eta Leire Pardavila masajista, hau da, Liga eta Champions lotuko ditu asteburu honetan, Valentzia eta Kroazia, alegia.
Izan ere, gaur arratsaldean Valentziako El Cabañal kiroldegian, Canyamelar eta Bera Bera eskubaloi ligako bostgarren jardunaldia irekiko dute (19,15etan, Jordi Ausas eta Miquel Florenza, Catalunya).
Iazko denboraldian donostiarrek bertan galdu zuten jokalari gehienak mantentzen dituen talde honen aurka, aurten Susana Parejak zuzentzen duena. Partida hartan Cristina Morell jokalariak partida ona egin zuen eta Bera Berak ez zuen egun ona izan.
Gainera, Canyamelar taldeak hiru garaipen lortu ditu: Porriñon eta Castelldefelsen; etxean Adesal Cordoba gainditu zuen baina ezin izan zuen Elche Mustangekin (31-35). Garaipena lortu duenen aurkariak ez du 22 gol baino gehiago sartu.
Ondorioz, konfidantzarik gabe ekingo dio partidari Bera Berak, gainera, Championsen Mazedoniako Vardarren aurrean irudi ona eman ondoren. Bertan deialdia osatu zuten jokalariekin osatu da espedizioa, Uxue Ezkurdia izan ezik. Partida Federazioko orrialdean jarraitu daiteke.
Ostiralean Bera Berak Bartzelonan hartuko du hegazkina Zagreb hirituntz, Munichetik; Koprivnicara autobusez iritsiko da, larunbatean goizeko 10etan entrenatuko da bertan eta arratsaldeko 18etan Prodavka Vegetaren aurka larunbatean bertan jokatuko du, EHF TV plataforman ikusiko dena.