Hilabete erabakiorra heldu da Bera Berarentzat, batez ere Aste Santuko etenaldia aurretik berriro Ligari ekingo dio Elxen eta Valladolideko irteera zailak, hain zuzen.
Datorren larunbatean (18etan) Elxeko Carrús kiroldegian (Manuel Casado eta Manuel Vera, Andaluzia), Bera Berak jokatu behar duen partidaz mintzatu da Imanol Alvarez komunikabideen aurrean. Bere esanetan “taldea ondo iritsi da, oraindik Kopa irabazi izana somatzen da eta Ligako azken txapari heltzeko gogokin”.
Alcobendaseko Kopa ostean jokatu zen jardunaldiak aurkariekiko tartea zabalago egin zuen. “Bigarren eta hirugarren sailkatuekin lau puntuko aldea dugu baina praktikan Rocasarekin hiru puntu dira. Orain garrantzitsuena da Elxeko partida” azpimarratu du entrenatzaileak.
Imanol Álvarezek argi du Liga irabazteko aukerak handituko lirateke Elxen irabaziz gero. “Liga irabazteko aukera handiak ditugu baina Elche Mustang gaindituz gero aukerak asko haziko dira”. Bera Berak Carrusean ez duela irabazten bost denboraldi direla gogoratu dioten arren, Ermuko entrenatzaileak adierazi du “irabazteko unea iritsi da, ez da normala Bera Bera hainbeste denbora irabazi gabe egotea”.
Halere, Imanol Álvarezek dio Elche Mustang “talde konplikatua da, Kopan final-laurdenetako partida ikusi nuen eta Rocasa gainditzeko zorian egon zen”. Horrez gain, azpimarratzen du jokuari ematen dion jarraitasuna barneraketak lortze aldera.
Jokalari internazionalarekin kezkaturik egon arren, lehenengo plantilla osoa prest izatea espero du. Patri Elorzak ez zuen atzo entrenatu eta gaur otorrinoari bisita egin behar zion. Eli Pinedo eta Ana Martínez gripeak jota dira eta Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria ere minduta ziren.
Taldea gaur eta bihar arratsaldean entrenatuko da eta ostiralean, goizeko 9,15etan, Autocares Davidekin egingo du bidaia, arratsaldean Elxen entrenatzeko asmoz.