Bera Bera Eskubaloiak eta Gipuzkoako Federazioak antolaturik lehengo ostiralean Bidebieta Kiroldegian defentsa aktiboari buruz Juan Oliverrek eskainitako hitzaldira hogei bat entrenatzaile inguratu ziren.
Espainia eta Brasilgo selekzioetako hautatzaile-ohiak bi zatitan burutu zuen saioa. Hitzaldi batekin abiatu zen eta ondoren pistan, Bera Berako jubenil eta senior mailako jokalariak erabili zituen saio praktikoa burutzeko. Hiru orduko jardunaldian, Juan Oliverrek defentsa irekiaren ardatz nagusienak azaldu zituen, Gipuzkoan infantil eta lurraldeko kadete mailetan erabili behar den sistema.
Bera Berak horrelako jardunaldiei jarraipena eman nahi die, entrentzaile eta teknikoen formazioa hobetze aldera.