Bera Bera

Select your language

Partida amaitzeko hamar segundu falta zirela Eli Pinedoren gol bati esker Bera Berak Valentzian norgehiagoka irauli egin du, lidergoan bakarrik jarraitzeko bi puntuak eskuratuz, Canyalmelar 24-25 gaindituz (atsedenaldian, 14-11).
Bertako entrenatzaile Susana Parejak ohartarazi zuen, Bera Berak izerdia botako zuela iragarriz eta horrela izan da. Izan ere, hamaika minutu falta zirela donostiarrak 23-19 atzetik ziren eta Aitor Etxaburuk hutsartea eskatu du defentsa aldatzeko, Pinedo aurrean jarriz 5-1 sisteman. Eta asmatu egin du.
Elorza eta Pinedoren golek Bera Bera gerturatu dute (23-21). Halere, gipuzkoarrek ez dute baloia aprobetxatu gol bakar batera jartzeko eta Valentziak arnasa hartu du (24-21). Hortik aurrera Bera Bera estutu zuen eta Núñez eta Martínezen golei esker, sei minutu falta zirela, partidan sartu dira bete vetean (24-23). Tempranoren bi geldiketa jarraian Ana Martínezi norgehiagoka berdintzeko aukera eman diote. Bera Berak zailena eginda zuen. Halere, gehiago sufritu zuen, bi atezainak bikaian aritu direlako. 30 segundu falta zirela Etxaburuk hutsartea eskatu du azken jokaldia prestatzeko. Baloia Eli Pinedorengana iritsi da eta berau luratuz gola eta bi puntuak eskuratu ditu (24-25).
Bera Berak jakin bazekin El Cabañal pista zaila izango zela, bertan Mecalia Guardés gaizki pasatu zuen eta Rocasak puntu bat utzi zuelako. Partida Pinedoren bi golekin hasi da baina segituan Valentziak buelta eman dio (9. min, 6-3) Payá eta Sheila Segura jokalarien golei esker (bien artean, 16).
Donostiarrek aise galdu dute eta Canyamlearrek aprobetxatu du lehenengo zatian tartea gehiena lortuz (15. min, 9-5). Orduan Bera Berak Maialen Múgica aurkitu zuen eta zarauztarraren lau golek taldeari eutsi diote (atsedenaldian, 14-11).
Bigarren zatia aurrenekoa bezala hasi da, Pinedoren golarekin baina Valentziak aldea zabaldu du (16-12) Segura eta Patri Alonsori esker. Valentziarren partida osoan izan duten kanporaketa bakarra ondo aprobetxatzen jakin izan du Bera Berak (0-2) eta Etxeberriaren gol batekin, donostiarrak ondoan kokatu dira (38. min, 17-16). Halere, Valentziak arnasa hartzeko aukera izan zuen Etxabururen hutsartearaino, Bera Berak 1-6 partzialarekin partida irauli duelarik.
Merito handiko garaipena, jokoa ona ez delako izan eta defentsa beste egunetako mailara egon ez delako. Rocasak Valladoliden irabazi duenez lidergoan bakarrik daude gipuzkoarrak sailkapenean.

Fitxa Canyamelar Valencia 24, Bera Bera 25
Canyamelar Valencia 24 (14+10): Aguas, Payá (7), Alonso (4), Esterri, Segura (9), Morell (2), Gasulla (2), Amo, Bravo, Cañavera, E. Descalzo, P. Descalzo, Gutiérrez (o.a.)
Bera Bera 25 (11+14): Temprano, Etxeberria (2), Elorza (1), Menéndez (1), Núñez (2), Arrojeria (1), Ziarsolo, Pinedo (9), Múgica (6), Azanza, Ederra, Arizaga, Martínez (3) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Vicente Peris (Andaluzia) eta Héctor Fraile (Valentzia)
Kanporatuak: Segura Canyamelar Valenciatik eta Elorza, Arizaga eta Martínez, Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 6-4, 8-5, 11-7, 12-7, 14-11 –atsedenaldia- 17-13, 19-16, 21-18, 23-20, 24-23 eta 24-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores