Etxaburu: “Ilusioz beterik eta umil goaz Kopara”
Autocares Davidekin Castello aldera abiatu aurretik, Erreginaren kopako XXXVI edizioa jokoan izango den hirian ostiraletik igandera bitartean, entrenatzaile eta Bera Berako jokalari komunikabideen esanetara izan dira gaur goizean Bidebietan.
Aitor Etxaburu entrenatzaileak onartu du taldea “ilusioz berterik doa Kopara eta, era berean, munduko errespetu handiarekin”. Bere ustez txapelketa honen formatoa krudela da, buelta bat eman behar zaio lesioak izateko aukerak ugaritzen direlako, hortaz, prestaketa fisikoa zeresan handia izango du”.
Elche Mustang izango du aurrean ostiralean Bera Berak (18etan). Aurkariaz sasoian dagoela eta akaso arerio gogorrena dela galdetuta, Etxaburuk esaldiaren aurreneko zatia onartu du baina “talde gogorragoak egon badaude, halere, partida bakar batera edozein taldearen aurka gal dezakezu eta egia da taulako gure aldeak beldurgarria da emaitza estuenak lortu ditugun taldeak bertan direlako”.
José Ignacio Pradesen taldeaz dio “plantilla betea du, lauzpabost atzerritarrekin, sasoi onean, bertikalak diren jokalariak eta jaurtitzeko gaitasuna dutenak, defentsan sistema ezberdinak erabiltzen dutenak, zalegoak gertu izango ditu… hau da, oso norgehiagoka zaila”.
Horregatik, bere taldeari eskatzen dio “umil umil agertzea eta Elchek dituen baliabideak kontutan hartu”. “Eta partida guztia egin behar dugu ondo, defentsatik eraso jokora” azpimarratu du.
Bere iritziz “Kopa ekartzen badugu itzela izango litzateke”, hirugarrena jarraian eta bostgarrena orokorrean, ondorioz, jabetzan izango luke garaikurra Bera Berak “zalegoentzako pozgarria dena eta historia egiten jarraitu, historia egin dute jadanik eta handia”.