Bera Bera

Select your language

Sendotasuna, konpromisoa, elkartasuna eta kemena adierazi du gaur berriro ere Bera Berak Castellon Mecalia Atlético Guardés (23-19) gainditzeko eta Kopako hamaikagarren finalean egoteko, jarraian laugarrena. Izan ere, donostiarrek hasieratik mezua bidali diote Guardesi, hau da, defentsa gainditzen zaila izango dutela. Eta gainera Temprano sasoian zegoen. Guialok aurreneko abantailak eman dizkio Guardesi baina erasoan lehenengo lerroak irizpideak garbiak zituen baloia azkar mugituz. Martinezen bi golei esker posizionalean eutsi dio bere taldeari, kontraerasoan azkar atera dena defentsan egindako lan gogorrari esker. Hori zen helburua Liliana Venancio piboteak baloiak ez jasotzea. Elorza, Núñez, Pinedo, Menéndez eta Martínezen artean lan ttukuna egin dute. Lehenengo zati erdialdean defentsan lapurtutako baloien esker donostiarrek kontraerasoak gauzatu dituzte (16. min, 8-5). Etayok partida gelditu du eta Etxaburuk Ziarsolo eta Etxeberria sartu ditu. Arrojeriaren barneraketa batek eta Ziarsolok kontraerasoan, 10-5 jarri dute aurretik eta ostean 12-5 Martínez eta Núñezi –jokalari onena izendatua- esker. Tempranok Guialo eta Kurchankovari neurria hartu die baina Guardés gerturatu da 12-8. Orduan Elorza azaldu da erasoan eta atsedenaldian 13-8, kontraerasoak gauzatuz gero aldea handiagoa izan zitekeen. Bidebietan emandako berdinketa dela eta ez zegoen fidatzerik. Elorzak sekulako gola sartu du eta Egozkuek erantzun du. Guardesek pibotearekin lotura hobetu du eta penaltiz penaltiz partidan zegoen 37. min (16-12). Etxaburuk arnasa eman dio taldeari Arrojeria, Pinedo eta Núñez sartuz eta kanariarrak gola sartu du. Etayok defentsa aldatu du, Arrojeriari banakakoa eginez Bera Beraren erasoan eragina izan duena. Elorzak Núñez aurkitu du bost goleko aldea itzuliz. Ziarsolok zorte txarreko eguna izan zuen zutonekin baina taldea bat gutxiago zegoela Pinedok eta Menéndezen artean lapurtutako baloiak kapitaina barrura sartu zuen (55. min. 22-16). Azken minutuetan, Bera Berak tartea kudeatzen jakin izan du berriro Kopako finalean izateko. Fitxa: Bera Bera 23, Mecalia Atlético Guardés 19 Bera Bera 23 (13+10): Temprano, Azanza (3), Menéndez (1), Arrojeria (1), Núñez (5), Martínez (4) eta Pinedo (3, 2p) –titular- Elorza (3), Ziarsolo (2), Etxeberria, Ederra (1). Deialdian: Arizaga, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.) Mecalia Atlético Guardés 19 (8+11): Maestro, Cerqueira (2), Benzal (5), Kurchankova, Hernández, Guialo (2), Juliana, Liliana (1), Egozkue (5, 3p), Doiro (3), Ferreira (1), Espiñeira eta Yamiley (o.a.). Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya) Kanporatuak: Pinedo, Núñez eta Elorza Bera Beratik eta Juliana, Ferreira eta Benzal (2). Partzialak: 2-2, 4-4, 7-5, 10-5, 12-6, 13-8 –atsedenaldia- 15-10, 18-12, 18-14, 20-15, 22-16 eta 23-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores