Puche: “Taldeak egin duen lana nabaritu da baina hobeto dezakegu”
Bera Beraren eta Montse Pucheren egutegian Elxen jokatu behar zen norgehiagoka ondo azpimarratuta zegoen. Gainera entrenatzailearentzat debuta suposatzen zuen eta taldeak oso partida borobila egin zuen eta batez ere lehenengo zati bikaina.
Partida ostean “pozik” zegoen Montse Puche. “Partida honek garrantzia handia zuen batez ere ondoren datozen norgehiagokei begira”. Horregatik gustora zegoen “taldeak oso lan ona egin duelako batez ere defentsan, transizioan eta eraso posizionalean”. “Bi aste hauetan egin dugun lanak etekinak eman dizkigu oso pista zaila eta talde sendo baten aurrean” adierazi du.
Elche Mustang izan da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra eta Kopan luzapeneraino eraman zuen kanporaketa. Bajak izan arren, Carrusean gaizki pasatu ohi du gipuzkoar taldeak. “Horregatik errespetua nion partida honi” zioen Puchek. “Historiak dio ez dela pista erraza Bera Berarentzat –jarraitu du entrenatzaileak- baina hortan ere lanean sakondu dugu. Talde garaile garela, indartsu eta urrats hau ematea garrantzitsua zela. Hasieratik amaieraraino, lehenengo zatian jarritako erritmo altuaren ondorioak dira bigarrenean izandako beheraldi txikia”.
Izan ere, aurreneko zatia ikusgarria izan zen, abiadura bizia eman zion baloiari, Elche Mustangek jarritako defentsa ezberdinak gaindituz, ate aurrean asmatuz (18 jaurtiketatik, 14 gol) eta defentsa sendoa. “Baloia nola igo behar den sakondu dugu, baloi galduetan eta eraso posizionalean ere bai” azaldu zuen Puchek. Bere iritziz, “taldearen indargunea defentsan dago baina eraso jokoan ahuleziak zeunden eta bi aste hauetan horretan sakondu dugu, jokalari bakoitzak zer nolako ekarpena egin behar duen ere aztertuz”.
Defentsa-eraso transizioak kezka asko eragiten dio Pucheri. “Pozik nago egindako lanarekin baina ez guztiz. Ez naiz konformista. Nik uste dut taldeak hobeto egin dezakeela eta horretan sakondu behar dugu, jokalariek egiten duguna sinistu egin behar dute. Bide zuzena hartu dugu baina lana hizpide oinak lurrean izan behar ditugu” dio.
Aste honetan jardunaldirik ez dagoenez, madrildarrak lan horretan jardungo da eta lesionaturik daudenak errekuperatzen, “niretzako oso garrantzitsuak direlako”. “Eskubaloian ez dute hiruzpalau jokalarien gauza, talde batena da, lehenengo jokalariatik, entrenatzaile edo zuzendaritzaren inplikazioan, denak dira garrantzitsuak”.
Bidebietan izango den Valladolideko Aula Culturalen inguruan, apirilaren 25ean, 18etan, Montse Puchek dio “ligan ikusi ditudan taldeetatik gustokoena dut. Bere joku era, estiloa, filosofía, ideiak garbi ditu, eskubaloian jokatzen du, hortaz, oso konplikatua izango da”.