Bera Bera

Select your language

Martxoaren 7an, Castelldefels taldearen aurka jokaturiko partidan eskuin sorbaldan mina hartu ondoren eta hilabetea zaila pasatu ostean itzuli zen atzo Maite Zugarrondo entrenaldietara eta atepean jarri zen. Pistan sartu aurretik taldekideei esaten zien bromatan “gelditzea ahaztu zait” baina minutu batzu nahikoak izan ziren sentsatzioak berreskuratzeko. Elxera egindako bidaia ostean, Montse Puchek astelehenenean atsedena eman zion taldeari eta asteburu honetan ligak etenaldia izan arren, atzo lehenengo lerroko jokoan sakontu zuen Carrusean baloia abiadura handiz mugitu arren. Saioan izan ziren Elxen aritu zirenak, Zugarrondo, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos senior mailako gazteak eta Aiala Zarautzen utzita dagoen Andrea Zaldua irribarretsua, bere taldearekin ohorezko mailara igotzeko atarian dagoena. Bestetik, Amaia Azanzaren txorkatila hobeto dago, aste honetan korrika egingo du –atzo hasi zen- eta dena ondo badoa astelehenean taldean sartuko da. Martxoa hasieratik lehenengo aldia izango litzateke plantilla osoa –Múgica ezik- prest dagoela. Ligako azken txanpa zailari ekiteko prestatu nahi da Bera Berak. Sei partida gelditzen dira bata bestearen atzetik liga amaitu arte maiatzaren 30ean. Gipuzkoarren Bidebietan hartuko dituzte Aula Cultural Valladolid, Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldeak eta etxetik kanpo Mecalia Atlético Guardés, Rocasa Ace Gran Canaria eta Carobels Cleba León izango ditu. Aurrena, apirilaren 25ean, 18etan Bidebietan Valladolideko Aula Cultural alaia bezain talde zaiaren aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores