Bera Bera Eskubaloiak bihar arratsaldean Ermuko eskubalio festan parte hartuko du Zuazo Barakaldo taldearen aurkako lagunartekoan (18,30etan).
Astebeteko atsedenaldia hartu ondoren, taldea astelehenean itzuli zen entrenaldietara.
Bihar Ermuko Miguel Angel Blanco kiroldegian 16,45etan Senior mailako bertako taldea, Errotabarrik alegia, Euskadiko jubenil mailako selekzioa izango du aurrean.
Bera Berako alboko jokalari Patricia Elorza Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek lehenengo aldiz 2010. urteko irailean deitu zuen Txekiara joateko, Shield of the Town Cheb izeneko txapelketara, hain zuzen.
Partida horiek ez ziren nahikoak izan Danimarkako Eurokopara joateko urte hartako abenduan. Espainia hamaikagarrena izan zen orduan. Halere, minutu gutxi jokatu arren, Brasilgo eta Serbiako Mundialen artean egin diren deialdi guztietan egon den jokalari bakarra da Patricia Elorza, hau da, 2011. urteaz geroztik bizkaitar hautatzaileak osatu duen 20 deialdietan ez du hutsik egin.
Lehiaketa garrantzitsuen artean, Elorzak Brasilgo Mundialean brontzezko domina lortu zuen –pibote moduan, hainbat minutu-. Horren ostean, kirolari batean ametsa bete zuen, Joku Olinpikoak jokatzea eta, horrez gain, brontzezko domina eskuratu zuen eta iaz Holandan ere aritu zen hamaikagarren postuan gelditu zen Europan. Eta aurtengo udan Turkiako Joku Mediterraneotan taldeko erreferentzia izan da gasteiztarra.
Larunbatetik aurrera, abenduaren 22ra arte, Eli Pinedorekin batera Elorzarentzat Serbiako Mundiala izango da hurrengo erronka.
Aipaturikoak aparte, Elorza azkeneko sailkapen fase guztietan egon da, Eurokopa, Mundiala nahiz Joku Olinpikoak jokatu ahal izateko eta horrelako lehiaketetan: World Cup 2011, Moberlringen Cup, Carpati Trophy, Seul Cup edo Danimarkako azkenekoa.
Eli Pinedo, eta minutu gehienak jokatzen dutenak ere, Dueñasen deialdia guztietan izan dira Joku Mediterraneoetan izan ezik. Elorzarekin batera, Eli Chávez eta Cristina González ia zerrenda guztietan agertzen dira, baina lateral-pibotea Londresen izan arren ez zen deialdi bakar batean sartu eta atezainak Joku Olinpikoak eta Danimarkako World Cup 2011 galdu zituen.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea
Nitsan Dunay israeldarrari eskuin belauneko kanpoko meniskoa konpontzeko ebakuntzari egin diote gaur goizean Gipuzkoa Poliklinikan.
Dunay gaur bertan ospitaleratu da Martínez Renobales medikuaren eskuetan jarri da. Lateral internazionalak bihar jasoko du alta, errekuperazio prozesuari ekingo dio eta 2014ko urtarrilean, behin, Liga berriro martxan jartzen dena arte ez da taldearekin arituko.
Gaur eguardian Bera Bera Eskubaloia izendatu du 2013ko Kirol Protagonista Teledonostik, taldeak Gipuzkoan inoiz Portu duena eskuratu duelako urte batean: Liga, Kopa eta Superkopa eta, era berean, aurreneko aldiz Champions Leaguen aritzeagatik.
Eguardian Donostiako Londres hotelean burutu den galan, Super Amarako ordezkari Víctor Espinosak oroigarria eman dio Matxalen Ziarsolo kapitainari, taldekideak, Imanol Álvarez, Martin Larrañaga entrenatzaileak eta klubeko presidente Fernando Diez Mintegi lagunduta. Azken honek guztien izenean “eskertu” du “egindako lana goraipatzea”, saria “asko baloratzen dugu Gipuzkoako kirolean nabarmentzea oso zaila baita” eta “datorren urtean ere mamitsua izango dela ziur naiz” ohartarazi du
Asteburu egokia Bera Bera Eskubaloiaren harrobiarentzat. Larunbatean lurralde mailako taldeak (21-18) irabazi zion Eibar Eskubaloiari, sailkapenean bostgarren lekuan kokatuz.
Euskal Ligan, kadete mailako taldeak (25-22) Talai-Pe Jatetxea Pulpo K.E. gainditu zuen eta juvenil taldeak (34-15) Galdona Burdindegia Pulpo K.E. mendean hartu zuen.
Bestetik, Bera Bera senior taldeak Aloña Mendi K.E.ri (22-30) irabazi zion Oñatin.