Norgehiagoka Elgoibarren ospatuko da abenduaren 14ean, larunbata. Serbiako Mundialak ligan etenaldia eragingo duenez Euskal Federazioaren asmoa izan da data hauetan horrelako partidarik berreskuratzea nazioarteko selekzio baten aurka.
Ondorioz, Imanol Álvarezek ezin izango du Eli Pinedo eta Patri Elorza deitu Mundialean bete-betean egongo direlako. Halere, Ermuko entrenatzailearen asmoa da ahalik eta selekzio onena osatzea.
Azkeneko bost denboraldietan Championsen debuta egin dutenen taldeen ibilbideari erreparatu ostean, Bera Bera ondo moldatu da. Taldearen sensatzioa da guztia eman duela, batez ere defentsako zereginetan bikain aritu dela, izan ere, fase honetako talde erdiak –zortzi- Bera Berak baino gol gehiago jaso dituzte. Eta atzoko Podravkaren aurkako partidak zapore ona utzi du lehiaketa hau uzterakoan.
Mazedoniako Vardar, Errumaiako Baia Mare, Poloniako MKS Selgros Lublin eta Bera Bera izan dira aurten debuta egin duten taldeak. Vardar indartsu zela frogatu zuen Donostian, multzoko liderra, partidarik galdu ez duena eta azken jardunaldian Larvik gainditu duena Norvegian. Azkeneko bost denboraldietan debuta egin dutenen artean Main Round delakora pasa den taldea bakarra da Mazedoniakoa.
Gainontzeko taldeak Europatik at gelditu dira. Baia Marek gertu ibili arren. Bi garaipen lortu ditu Hypo eta Thüringerren aurrean, gol bakar batez, eta austriarrak eta alemaniarrekin batera launa puntu eskuratu arren laugarren gelditu dira errumaniarrak. Poloniarrak, aldiz, ez dute punturik urratu eta donostiarrei hiru gol falta izan zaie.
Izan ere, debuta egiten duten taldeentzako ez da batera erraza punturik lortzea. 2012-13 denboraldian, Errumaniako Universidad Jolidon Cluj taldeak ez zuen punturik eskuratu, ezta Buxtehuder alemaniarrak 11-12 denboraldian, non Thüringerrek –bihar Main Round zozketan- berdinketa bakarra lortu zuen Championseko multzoen fase honetan.
Frantziako Toulon Saint Cyr Var Handball taldea da azkeneko bost denboraldietan, Vardarrekin batera, Europan jarraitzea lortu zuen bakarra, Cup Winners Cup delakoan, hirugarrena gelditu baitzen. Denboraldi berean hungariako Debrecen hiriko DUSC Korvex taldeak Hypo baino ez zuen gainditu.
Eta Itxakok multzoen fasean egin zuen debutean, 09-10 denboraldian, hiru puntu eskuratu arren, Europatik kanpo gelditu zen.
Ondorioz, atzoko garaipena ondo baino hobeto baloratu behar da eta orokorrean gipuzkoarrek Championsen egindako ibilbidea.