36 golekin, izarrek baino ez dute Ziarsolo gainditu, hauen artean, Alexandra Do Nacimiento (50 gol, Hypo), Tomori (38, FTC), Bulatovic eta Görbicz (37, Györi) eta berdindu du Thüringerreko Frey –iaz Bera Berak sufritu zuena- eta Suediako Savehöf taldeko Olden jokalariekin. Maila handiko Nora Mörk, Barbosa, Petrovic edo Lekic jokalarien aurretik dago kapitainak. Championseko golegileak
Atzoko partidan Ziarsolok bederatzi gol egin zituen eta penaltiz jaurtitutako zazpiak, Milenkovic eta Kapitanovic Podravkako atezainen etsipenerako. Hortaz gain, esker hegalekoak bi aldiz zazpi gol sartu zizkion Vardarri, beste bost Podravkari Koprivnican eta Larviki bost Donostian eta hiru Norvegian.
Pinedo da Bera Berako bigarren golegile nagusiena (22), partida handiak egin dituen Elorzak 19 lortu dituz eta Alba Menéndezek, 16.
Aipatzekoa defentsan egindako lana, Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedo osaturiko ardatz nagusi bezala, Ederra eta Arizagaren laguntzaz eta Ziarsolo, Martínez –lesioa izan zuen arte-, Castro eta Etxeberria alboetan. Eta Ana Temprano atepean ahaztu gabe. Behin bakarrik aurkariak 30 goleara iritsi dira eta Mazedonian izan zen, batez beste 26 gol jaso ditu Bera Berak Europako goreneko txapelketan.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea
Imanol Álvarezek azpimarratzen du helburua “irabaztea dela, ez da gutxi eta ez da erraza izango 11 golez galdu baitgenuen aurkari horren aurrean eta Larvikek gutxigatik gainditu zuen”. Izan ere gol kopuru hori gainditu beharko du Bera Berak kasu honetan, Cup Winners’ Cup lehiaketara pasatu ahal izateko.
Ermuko entrenatzaileak dio “irabaztea komeni zaigu, Champions Leaguen parte hartzeaz gain, partida bat irabaztea Curriculumerako oso positiboa izango litzateke”. Europan jarraitzeko egin behar den balentriaz “ez dugu baztertuko, ez dakit komeni zaigun baina 12 golez irabazteko aukera baldin badugu ez dugu baloia kanpora botako”.
Hala eta guztiz ere, “aurkaria zaila izan arren” Imanol Álvarezek uste du “Larvik edo Vardarren aurka jokatzea baino aukera gehiago ditugu Prodavka gainditzeko eta hori izan behar da gure helburua”.
Jokalarien egoeraz galdeturik, “Championseko azken partida dela, Munduko txapelketa gorenean izan garela eta garaipen batekin utzi nahi dugula da egun pentsatzen duguna”. Partidaren inguruan aipatzen du “defentsa” gako gisa “orain arte egin duguna kanpoko jaurtiketa zainduz –Zivkovicek bederatzi gol egin zituen Koprivnican- baina Milanovic pibotea zainduz”. “Eta erasoan –jarraitzen du- Kroaziarren kontaktuak saihestu, jokuari jarraipena emanez”. Bere ustez “ondo defendatzen badugu, korrika egiteko aukera izango dugu eta mina emango diegu”.
Imanol Álvarezek “oso positibotzat” jotzen du “irabaztea, gol bakar batez bada ere” eta Championsetik “aho zapore on batekin ateratzeko non taldeak ondo erantzun duen” eta horregatik “animatu du Gascara etortzen eskubaloia gustoko duena eta orokorrean kirolzalea”.
Halere, Valladolideko jokalariak hiru gol jarraian lortu dituzte, albokotik, kontraerasoan eta penaltiz eta berriro ere partidan sartu dira minutu batzuk izan badira ere. Donostiarren defentsak intentsitatea irabazi arren Celia Lópezen asmatzen hasi da.
Imanol Alvarezi jokalarien errotazioak ondo atera zaio. Ordu laurden bete denean Arizagak eta Ederrak Elorza eta Núñez ordezkatu dituzte; 20. Minutuan Etxeberriak eta Ziarsolok, Castro eta Pinedo; 23. minutuan Arrojeriak Menéndez eta Bera Berak 6-0 partziala lortu du jokalari hauen guztien golei esker, Aula Culturaleko entrenatzaileak bigarren hutsartea eraginez.
Atsedenaldian, 18-7, partida kontrolpean. Bigarren zatian zazpikote berarekin aritu da Bera Bera. Arizaga, Dunay, Arrojeria eta Menéndezek hutsuneak aurkitu dituzte Valladolideko defentsak eta donostiarrek ez zuten defentsa lanean intentsitatea jaitsi, ondorioz, 42. minutuan, 26-10.
Ezkurdiak Etxeberria ordezkatu du, Egiako jokalariak gola sartuta, parte hartu duten jokalari guztiek gola lortu dute eta zortzi minutu falta zirela, Akuñak atsedena eman dio Tempranori.
Ondorioz, Ligan bederatzigarren garaipena eta 2013an Bidebietan ospatu diren 13 partidaren jabe egin dira gipuzkoarrak.
Fitxa: Bera Bera 32, Aula Cultural 17
Bera Bera 32 (18+14): Temprano, Castro (1), Menéndez (3), Dunay (2), Núñez (5), Elorza (2) eta Pinedo (2) –titular- Ziarsolo (3, 1p), Ederra (3), Arizaga (4), Etxeberria (3), Arrojeria (3), Ezkurdia (1) eta Akuña (o.a.).
Aula Cultural Viveros Herol 17 (7+9): Muñiz, Nieto (1), Cifuentes, de la Cruz (3), Vergara (2), Cossio eta Amaia González (5) –titular- Fernández, Casquero, López (6) y Herranz.
Epaileak: Álvaro Ruiz eta David Zapico, Asturiarrak
Kanporatuak: Menéndez, Arizaga (3) eta Elorza Bera Beratik eta Cifuentes Aula Culturaletik.
Partzialak: 5-1, 6-3, 8-5, 11-6, 15-7, 18-7 -atsedenaldian- 22-9, 24-9, 27-12, 28-15, 31-16 eta 32-17
Gertaerak; Bildutako kazetariek Aulak 16 gol sartu zituela adierazi zuten amaieran.