Ondorioz, Arrojeriak taldearekin entrenatu zuen atzo, nahiz eta oraindik arreta handia izan. Astea joan ahala, Aitor Etxaburuk zentrala Kordobara eraman lezake, lehengo lerroari arnasa emate aldera. Taldeak iazko bidaia egingo du, hau da, Autocares Davidekin Zaragozara helduko da non AVE hartuko duen goizeko 10ak aldera eta hiru ordu ostean Andaluziako hirian izango da. Fuensantako kiroldegian 19etan hasiko da partida, taldeak gaua egingo du Kordoban eta igande goizean berriro AVEra igoko da.
Antza, egunak pasatu ahala, donostiarren defentsa sendoago dirudi eta Ana Tempranoren saioiak iazko denboraldi amaiera dirudi. Erabiltzen den 6-0 defentsa sisteman ardatzak diren Elorza, Núñez, Menéndez, Pinedo eta,neurri apalagoan Ederra eta Arizaga, jokalariek hirugarren urtea elkarrekin beteko dute eta, horrez gain, etorri berri diren Azanza eta Múgica konposizioara ondo baino hobeto egokitu dira. Gainera, taldekideak hobeto ezagutu ahala, Temprano ondo ordezkatuko du Maite Zugarrondok.
Bera Beraren arrakastetan giltzarri defentsa izan denez, Aitor Etxaburuk ideiari jarraipena eman nahi dio eta baliabide gehiago erabili, 5-1 esaterako, jorratzeko.
Ligako aurreneko aldiz txapeldun izan zen denboraldian, Bera Berak 21 gol jaso zituen bataz beste. Iaz, partidako 20,5 gol izan ziren, Bidebietan 20 eskas eta etxetik kanpora ez ziren 21 goletara iritsi.
Azken hamar urtetan, Bidebietan KH7 BM Granollersek baino gol gutxiago sartu zuen talde bakarra BM Porriño izan da. 2012ko urrian jokaturiko norgehiagokan 11 gol egin zizkion Bera Berari. Galizarrak dira hurrengoak Bidebietan (irailaren 27an, 19etan).
Etxekoak nagusi
2014-15 Liga hasieran, zazpi partidatan Elche Mustang taldeak baino ez du garaipena eskuratu etxetik kanpo, Cleba León 25-32 nagusituz, ondorioz, jardunaldian etxeko taldeen garaipena da hizpide. Partidarik estuena, A Guardan, 21-19 gainditu zuelarik Mecalia Atlético Guardések Helvetia Alcobendas, Bidebietan bezala (40) gol gutxien eman zen partida. Aitzitik, Valladolideko Aula Cultural Valladolid eta Canyamelar Valencia taldeen artean 65 gol sartu zituzten (36-29), hau da, 55 segunduero gola bataz beste. Zuazo Barakaldo da aurreneko liderra, gol kopuruei esker, (34-20) Adesal Córdoba gainditu zuelako, Bera Berako hurrengo aurkaria (irailak 20, larunbata 19etan).
Horrela, hamar bat mutilek eskubaloizko saio bereziak izan dituzte aste honetan, María Gracia entrenatzailearen zuzendaritzapean. Asmoa da infantil mailan taldea ateratzea eta Bera Berak ateak irekita ditu 2001 edo 2002 urteetan jaiotako mutila hartzeko (deitu 943 458 166 edo idazti