Ligako aurreneko lau jardunaldi ostean, Bera Bera Eskubaloiak lehenengo etenaldira iritsi da líder Valladolideko Aula Cultural –Guardes gainditu du- taldeak baino gol average hobea duelako, hau da, puntu guztiak poltsikoratu dituzten talde bakarrak.
Horretarako Bera Berak aise irabazi dio gaur Castelldefels taldeari Can Vinader (19-37) erasoan hovera egin duelarik. Donostiarrak atera dira pistara ideia garbi. Defentsa sendoa bitartekari, Temprano atepean, Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedo erdian eta Etxeberria eta Arrojeria hegaletan. Usurbildarrak eraso jokoa zuzendu du.
Oraingo honetan gipuzkoarrak baloia mugitzen jakin izan dute sei metroetan aukerak aprobetxatuz. Elorzak markagailua ireki du eta segituan Pinedo esker hegalaren jabe egin da, lehenengo zatian lau gol sartu ditu eta beste bat kontraerasoan. Beste hegaletik Etxeberriak ere asmatu du eta Bera Bera 1-4 jarri da. Arrojeriak ere sareetara bidali du baloia eta gipuzkoarrek tartea ireki dute (10 min. 3-8)
Etxaburuk jokalariak mugitu ditu ia bi talde osatuz. Bera Berari aldaketa jasatea kosta egin zaio eta Castelldefels gerturatu da María Cadensen golari esker (5-9).
Minutuak pasatu ahala, Bera Berak oreka ez ezik posizio ezberdinetan aukerak ere aurkitu ditu, hegaletan, pibotea eta lehenengo lerrotik. Ziarsolo, Ederra, Menéndez eta Elorzaren golekin donostiarrek alderik handiena atsedenaldira iritsi baino lehen lortu dute (9-18).
Bigarren zatian, Bera Berak Silvia Ederra aurkitu du pibotean eta Lizarrakoak lau gol egin ditu. Zugarrondok Temprano ordezkatu du atepean eta merito handiko geldiketak egin ditu, penalti bat barne.
Bigarren zati honetan Etxaburuk bi taldeen ideiarekin jarraitu du eta Bera Bera serio aritu da partida osoan, batez ere Eli Pinedo, jaurtitutako hamar baloiak (penaltiz, bat) asmatu dituelako eta lau jardunaldi ostean ligako golegile nagusiena da.
Lehiaketa hasi denetik hilabetea pasatu ostean, Bera Berak lau garaipenak eskuratu ditu, puntu bateko aldea du Rocasarekiko –Valentzian berdindu du-, Mecalia Guardés baino bi gehiago eta lau Porriño eta Alcobendasekiko.
Atsedenaldia ondo etorriko zaio taldeari –lau internazionalak salbu- datorren hilabeteari ondo ekiteko, non Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko duen eta oso pista zailetara egingo du bidaia, Valentzia eta Valladolid –egun Aula Bera Berakin batera dago lidergoan-.
Fitxa: Esportiu Castelldefels 19, Bera Bera 37
Bera Bera: Temprano, Etxeberria (3), Elorza (4), Núñez (2), Menéndez (4), Arrojeria (3) eta Pinedo (10, 1p) –titular- Múgica (2), Azanza (2), Arizaga, Ezkurdia, Ederra (5), Ziarsolo (2) eta Zugarrondo (o.a.)
E. Castelldefels: Teixido, Cadens (3), Manaut (3), Sancho, Espinola (3), Floriach (2) eta Gil (5) –titular- Espert (1), Boada (2), Tercero, Torremorell eta Lladro (p.s.).
Epaileak: Efrén Muñoz eta Julio Posada (Madril)
Kanporaketak: Cadens, Floriach (2) eta Manaut Castelldefelsetik eta Ederra eta Núñez Bera Beratik.
Partzialak: 1-4, 3-7, 6-11, 8-12, 8-15, 9-18 –atsedenaldia- 11-21, 14-24, 14-27, 16-31, 18-32 eta 19-37.
Bidebietan, harrobiko beheko mailako taldearen txanda da. Euskal Ligan, kadete taldeak Kukullaga hartuko du 16etan eta 18etan jubenilek Autobuses Juantxo Kukullaga izango dute aurrean.
Bestetik, senior taldea Urnietan arituko da Urnietakoren aurka 20etatik aurrera.
Eta lurralde mailako Bera Bera lehiatzen hasiko da. Bidebietan Ordizia Eskubaloia hartuko du igandean 12etan. Donostiarrak eta goierritarrak lehenengo multzoa osatzen dute Usurbil, Aloña Mendi, Eibar Eskubaloia, Gasteizeko Bar Alaiki, Alaia ZKE, Urola Ugarte Harategia- Irati Kafetegia eta Elgoibarreko Murgil taldeekin batera.
Asteburua irekitzeko, larunbatean Bidebietan 12,30etan, aspaldiko partes, mutilen arteko lagunartekoa jokatuko da, infantil mailan, Bera Berak Elgoibarreko Sanlo hartuko duelarik.
Bera Bera Eskubaloiak Castelldefelsera egingo du bidaia aurreneko lau jardunaldietan adina garaipen lortze aldera, hau da, lehiaketako aurreneko etenaldira iristerakoan zortzi puntu poltsikoratu. Datorren asteburuan selekzioko deialdiak direla eta ez dago ligako jardunaldirik.
Bera Berak egunean egingo du bidaia Castelldefelsera, puntuak behar dituen aurkari bat izango du aurrean, izan ere, oraindik ez du punturik urratzeko aukerarik eta Can Vinaderren Rocasa hartu zuen azken norgehiagokan. Gainera Hege Bolstad atezaina, Judith Sans pibotea eta Clara Poo albokoa galdu ditu.
Efren Muñoz eta Julio Posadak (Madril) partida zuzentzeko ardura izango dute. Bera Berak Nagore Arizaga eta Amaia Azanza prest ditu; Patri Elorza ere bai eta Maitane Etxeberriaren ekarpena kolokan dago koadrizepsean mina duelako. Hortaz, azken entrenaldiaren faltan Uxue Ezkurdia deialdian sartuko da.
Larunbateko jardunaldiak oso lehia interesgarriak dakarre, batetik puntu guztien jabe diren Aula Cultural eta Mecalia Atlético Guardés aurrez aurre izango dira Valladoliden; Rocasa liderrak Canyamelar Valencia taldea bisitatuko du eta bestetik, Helvetia Alcobendasek Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du.
BM Porriñoren aurkako partidan baja izan baziren ere, ziur aski Castelldefelsera egingo dute bidaia larunbatean. Amaia Azanza eserlekuan izan arren ez zen pistara atera aduktorea babesteko eta Nagore Arizaga saiatu arren, talde teknikoarekin batera erabaki zuten ez arriskatu eta ekografiaren zain gelditu.
Biei egin dizkietan frogetan ez da hausturarik ageri, ondorioz, Lizarrako albokoa eta Andoaingo zentrala Castelldefelseko zerrendan egoteko aukera ugari dute. Azanzak lan handia egiten du batez ere defentsan eta Arizagak ondo zuzendu zuen taldea Kordoban.
Bestetik, Patri Elorzari aduktorean duen mina adierazteko erresonantzia egingo diote bihar. Bera Berak arratsaldean entrenaldi saioak burutzen jarraitzen du Bidebietan. Castelldefelsera egunean egingo dute bidaia eta Can Vinader kiroldegian 19,45etan oraindik punturik urratu ez duen taldea izango du zain.
Euskal Ligako lehenengo jardunaldiak bi garaipen eta porrot bakarra utzi ditu. Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, Bera Bera kadeteak ezin izan zuen Tecnifuelleren aurka (23-28). Jubenilak, aitzitik, aise nagusitu ziren Astigarraga Gys Sport Elgoibar 21-32, eta Bidebietan senior taldeak 27-23 irabazi zion Aiala ZKEri.
Bestetik, Bera Berak eta BM Porriño taldeen arteko norgehiagoka aurretik jokatu zuten lagunartekoan, kadete donostiarrek Andoaingo Leizaran taldea gainditu zuten.
Argazkian, Eider Lizarbe, lesioa gainditu ostean lehenengo partida ofizialean.