18 urteko ezker alboko jokalaria aurredenboraldia Bera Berako ohorezko mailako taldearekin burutu du eta astelehenetik ostegunera Bidebietan Aitor Etxaburuk gidatzen dituen entrenaldien parte hartzen du, aldiz, ostiraletan Aiala Zarautz taldearekin aritzen den bitartean, egun Martin Larrañagak zuzentzen duena, Reyes Carrere eta Imanol Álvarez bigarrena izan zena Bera Beran azkenenko bi denboraldietan.
1,80 metroko altuerarekin, bere jokuan kanpoko jaurtiketa da azpimarragarriena eta etorkizun oparoa du, izan ere, orain arte internazionala izan da eta bizkarrean izan dituen arazo batzuk junior mailako selekzioarekin burutu behar zuen lehenengo konzentrazioan parte hartzea galderazi diote, egun Maitane Etxeberria betetzen ari dena.
Hitzarmen honekin Bera Bera eta Zarautz klubek uste dute Andrea Zalduaren progresiorako hoberena lortzen dela, hau da, entrenaldiak eta lagunartekoak Bera Berako lehenengo taldearekin eta lehiaketako minutuak zilarrezko mailan Aiala Zarautzekin. Halere, bere plantillako jokalariren batek epe luzeko lesioa izanez gero, Bera Berak Zaldua deitzeko aukera izan dezake.
Fitxaketa honekin, Bera Berak euskal jokalarien aldeko apustua berretsi du eta, egun emakumezkoen eskubaloi ligako erreferentzia izan, etorkizunari heltzen dio eta Gipuzkoako klubak bidelagun nahi ditu egitasmo horretan.
Bestetik, Euskal Ligan, larunbat arratsaldean hitzorduak Ermuan izango dira. Kadeteetan, Errotabarrik Bera Bera hartuko du 15,45etan Miguel Ángel Blanco kiroldegian eta jubenilen txanda 17,15etan izango da.
Eta igandean senior mailako taldeak Aritzbatalden jokatuko du, Zarautz B izango du aurrez aurre 11etan.
Horrez gain, infantil mailako taldeek, neska nahiz mutilek, Ereintzaren aurka jokatuko dute. Errenteriako kiroldegian neskak 10,30etan eta mutilek, 12etan.
Elene Vázquez,
Euskadirekin Euskadiko selekzioak Bera Berako kadete mailako jokalari Elene Vázquez deitu du entrenaldi saioa burutzeko, igandean 17,30etan, Hondarribiko Hondartza kiroldegian burutuko duena beste 26 taldekideekin batera.
Jubenil mailako deialdian Maialen Eguren zegoen baina Bera Berako jokalaria mina hartuta dago eta joaterik ez du izango.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea), Amaia Jaka jubenila
Bestetik, Bera Bera kadete taldeak azken minutuetan amore eman zuen Kukullagaren aurrean Bidebietan (21-24). Jubenilek jipoia jaso zuten (13-33) Autobuses Juantxo Kukullaga taldearen aurka.
Eta lurralde mailako kadeteetan, Bidebietan jokatu beharreko partida bertan behera gelditu zen Ordizia Eskubaloia agertu ez zelako.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, kadete mailako jokalari Elene Vázquez
Bi eredu dira, gipuzkoarrak gol gutxien jasotzen duen taldea, partidako 17 eta Aula Culturalek gol gehien sartu dituena, guztira 129, partidako 32 gol baino gehiago. Aitzitik, 110 gol jaso ditu, ligako zortzigarren taldea.
Era berean, Bera Berak Valladolideko taldeak baino hamar gol gutxiago sartu ditu, Rocasaren atzetik hirugarren taldea.
Halere, Bera Bera eta Aula Culturalen arteko ezberdintasunak beste batzu dira izan ere egutegia donostiarren mesede izan da orain arte. Igo berri den BM Granollers, Adesal Córdoba eta Castelldefels, besteak beste, azken bi hauek oraindik ez dute punturik urratu. Iazko denboraldi bikaina burutu zuen Aula Culturalek, aldiz, Elxen eta Leonen merito handiko garaipenak eskuratu dituzte eta lehengo larunbatean Mecalia Atlético Guardés (35-32) gainditu zuten bigarren zati bikaina medio.
Aitor Etxaburuk Valladolidekoen jokua ezagutzeko aukera izan zuen abuztuan, Peñafiel eta Elgoibarren jokaturiko lagunartekoetan, non Bera Berak azken segunduraino lan egin behar izan zuen garaipena eskuratzeko. Orain aldea da Aula Culturalek Alicia Fernándezen ekarpena duela, lesionatu zen arte iazko denboraldiko golegile nagusiena.
Bera Berak Valladoliden azaroaren 8an jokatuko du baina, aldez aurretik, bi taldeek oso partida zailak dituzte. Donostiarrek Helvetia Alcobendas hartuko dute Bidebietan urriaren 18an (18etan) eta Elche Mustang Valentzian (urriaren 25ean) jokatu ostean. Canyamelarrek lehengo larunbatean puntu bat urratu zuen Rocasaren aurka eta Mecalia Guardés estu izan zuen. Bestetik, Aula Culturalek Málagara egingo du bidaia, Rocasa hartuko du (urriaren 25ean) eta Barakaldon jokatuko du azaroaren 1ean.