Norgehiagoka estua espero zen baina Bera Beraren hasierako defentsa gaindiezina izan da, kanariarren erasoa ito duelarik, Elorza eta Núñez erdian, Menéndez eta Azanza lagun eta Etxeberria eta Ziarsolo hegaletan kokaturik. Azanzak Ana Martínezi utzi dio lekua erasoan, Etxaburuk Arrojeria ezin izan du erabili belauna bihurritu zuelako azken entrenaldian.
Defentsaz gain, Bera Berak eraso posizionalean asmatu du Ziasoloren bi golei esker, Azanzaren beste batekin eta Menéndezen kanpoko jaurtiketa medio. 4-0 eta Rocasaren aurreneko gola hamargarren minutuaren atarian. Santanak Albaladejo eta Toscano atera du lehenengo lerrorako eta Etxaburuk talde osoa erabili du lehenengo zatian.
Gaur ere bikain aritu den Temprano atezainaren pasa luzea aprobetxatu du Pinedok 9-3 jartzeko 20. minutan. Baina eraso jokoa ilundu zaio Bera Berari, Navarrorekin topo egin duelako eta langa edo zutonekin. Rocasak, Lujanen ekarpenari esker (lau gol azkeneko minutuetan) tartea murriztu du.
Atsedenaldian (10-9) Bera Berak oso abantail interesgarria galtzen utzi zuela zirudien. Gainera, bigarren zatiarren hasieran, Rocasa aurretik jarri da 10-11 Toscanori esker baina segituan berdindu du Menéndezek. Bera Berak defentsa estutu du eta kontraerasora irtetzeko aukera izan du Pinedorekin (13-11). Lujanek partidari eutsi nahi izan dio baina Ziarsolok ez du penaltietan huts bakar bat egin. 16-15 markagailuan Bera Berak lehenengo zatian topo egin duen langara bidali du baloia Haridianek eta donostiarrek tartea ireki dute Ana Martínez, Pinedo eta Ziarsoloren bi golei esker (20-15). Gainera Tempranok bi penalti jarraian gelditu ditu Luján eta Davinia Lópezi.
Trojaolak Rocasa gerturatu du 21-18 baina Elorzak hutsunea aurkitu du kanariar defentsan 22-18 jartzeko.
Ondorioz, kontutan hartuta denboraldiko lehenengo partida ofiziala dela, Bera Berak norgehiagoka serioa egin du estruktura berdina mantentzen duen talde landu baten aurka.
Bera Bera 23 (10+13): Temprano, Etxeberria, Menéndez (3), Núñez (4), Elorza (1), Martínez (2) eta Ziarsolo (7, 5p) –titular-, Azanza (2), Pinedo (3), Múgica (1), Arizaga, Ezkurdia, Ederra, Convocadas, Arrojeria y Zugarrondo (p.s.)
Rocasa 20 (9+11): Navarro, Melania Falcón (3), Luján (6, 1p), Haridian Rodríguez (2), Almudena Rodríguez (2), Davinia López (1) eta Trojaola (3, 2p), Peña, Toscano (1), Albaladejo (1), María González (1) y Adriana González (o.a.)
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporaketak: Núñez, Azanza eta Múgica Bera Beratik eta Albaladejo eta María González Rocasatik
Partzialak: 2-0, 4-1, 7-2, 8-3, 9-6, 10-9 –atsedenaldian- 11-11, 14-12, 16-15, 19-15, 21-17 eta 23-20
Aitor Etxaburuk 15 jokalari eramango ditu, ohorezko mailako plantillako 14 eta lehenengo eta bigarren taldean arituko den Uxue Ezkurdia hegalekoa. Guadalajarako Multiusos izeneko kiroldegian bihar (12,30etan Teledeporte) erabiliko dituen baliabideak izango dira berriro ere Rocasa Ace Gran Canaria taldeari aurre egiteko, azken finaletan aurrean izan duten aurkaria, Porriño eta Alcobendaseko Kopatan eta iaz Gaskan Superkopan. Ignacio García eta Andreu Marín kataluniarrek zuzenduko dute finala, iaz Serbia eta Brasilek jokatutako Munduko finalean lan bikaina burutu zutenak.
Azken Kopako finalarekin konparatuz gero, Amaia Azanza, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo izango dira nobedadeak, ondorioz, Bera Berak baliabide gehiago izango ditu iazko partidarekin konparatuz gero, aurten bajak izan zirenak kontutan hartuta Adriana Castro baino ez zuen finala jokatu.
Superkopako seigarren finalean, gipuzkoarrek bihar Guadalajaran laugarren garaikurra eskuratu nahi dute, Mar Valencia taldea berdintze aldera. Lehiaketa honek 15. edizioa beteko du bihar eta donostiarrek 2008ko otsailean irabazi zuten lehenengo finala Cementos la Unión Ribarroja Bidebitan gaindituz (21-18). Bigarren garaipena 2012ko irailaren 1ean iritsi zen, Itxako berrituari Bidebietan aise irabazita (42-18) eta hirugarrena iaz Gaskan Rocasaren aurrean (25-24).
Halere, ez da erronka erraza izango, gainera badira ohorezko mailako hainbat entrenatzaile Rocasa Bera Bera baino aurretik ikusen dutena partida honetan. Kanariarrak ez bezala, Bera Berak aurpegi berriak ditu plantillan eta ilusioa berpiztuta historia egiten jarraitzeko.