Taldeko bigarren kapitaina Eli Pinedo komunikabideen aurrean agertu zen bosgarren Superkoparen eta larunbatean Aiala Zarautz taldearen aurkako liga hasiera (Bidebietan 18etan) komentatzeko.
Hegaleko jokalari internazionalak onartu du Bera Bera faboritoen multzoan egotean, nahiz eta “denboraldiak pasatu ahala geroz eta zailagoa izan” baina, era berean, dio “guretzako ez da presiorik, guztia 60 minutuetan frogatu behar delako”.
Superkoparen inguruan aipatu du “zalantzak genituen baina defentsan oso ondo ibili ginen, gauza asko hobetzeko egon arren”. Asko indartu diren taldeak egon arren, bere ustez “gu geu gara aurkaririk okerrena eta hori da gure ardura, zer garen eta nora goaz”.
Aiala Zarautz taldearen aurkako larunbateko derbiaz, Pinedorentzat “oso partida polita izango da bi zaleentzat” eta onartu du zarauztarrek “ezer galtzeko ez dutela eta guztia emango dute mailari eusteko”. Horregatik dio “Superkopa ostean, intentsitate handiko partida eta gero arriskutsua litzateke gogo horiekin ez irtetea”.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Montse Puchek uste du lehengo larunbatean Gascan Rocasari irabazitako Superkopak (18-17) “bultzakada bat eman digu, konfidantza handia eta galdu ezin dugun kemena”.
Hiru fitxaketak pasaturiko aurreneko ‘azterketaz’ galdetuta, egindako lanarekin gustora gelditu zela adierazi du Puchek. “Judith Sans piboteak sekulako lana egin zuen defentsan, gaindiezina egon zen eta Ana Martínezekin oso ondo moldatu zen”. “Alicia Fernández oso ondo egon zen eta egin zituen akatsak
jaurtitzerakoan izan zen eta aurrean Silvia Navarro zuen eta Tania Yáñez defentsa apurtu zuen bizpahiru aldiz”.
Larunbatean Bidebietan liga berriari ekingo dio Bera Berak, ohorezko mailan ikusi ez den partida batekin, izan ere donostiarrek Aiala Zarautz hartuko dute 18etatik aurrera. Bi taldeak helburu oso ezberdinak izan arren eta duela astebete Egian aise nagusitu arren (38-17), Montse Puchek argi du “larunbat honetako partida ez da berdina izango, Zarautz sutsu etorriko da eta ezer galtzeko abantailarekin”.
Helburuaz galdeturik, Puche ez da kokildu eta onartu du “ligak erronka izaten jarraitzen du nahiz eta geroz eta zailago izan, eta Bera Beraren asmoa orain partidaz partida da”.
Tati Garmendiak Pucherekin bat dator “larunbateko norgehiagoka ez du zer ikusirik izango Egian ikusitakoarekin” dio. Martin Larrañagak Reyes Carrere eta Imanol Álvarezen bigarrena izan zen Bera Bera aurreneko bi tripleteetan eta Bera Berako arduradunak aipatu du “maila oso ondo ezagutzen du eta irabaztea gustatzen zaio”.
Bera Berako aurkari zuzenen inguruan Garmendiak dio “Rocasak blokea mantendu du eta Guardes indartu da”.
Larunbatean “festa bat Bidebietan” espero du Garmendiak. “Gipuzkoarren eskubaloi festa bizi nahi dugu eta horregatik 11,30etatik aurrera lagunartekoak antolatu dira kadete mutilak, kadete neskak (13etan) eta jubenil neskak (14,30etan) Bera Bera eta Elgoibarren artean eta 16etan Bera Bera eta Zarautz B senior taldeak. Eta 18etan ohorezko mailako Bera Bera vs Aiala Zarautz.
2015-16 denboraldiko emakumezkoen eskubaloi ligaren hasiera helduz, Bera Berak eta Aiala Zarautzek gipuzkoarren arteko derbiarekin irekiko dena (Bidebietan 18etan), harrobiko beste lau partida prestatu dituzte donostiarrek, Elgoibarrekin eta Zarautzekin.
Hortaz, Bidebietak ia zortzi orduz eskubaloia eskainiko du, 11,30etatik 19,30ak arte gutxi gorabehera. Jardunaldia kadete mailako mutilek irekiko dute, Bera Berak eta Elgoibarrek alegia. 13etan bi talde hauen neska kadeteen taldeen txanda izango da eta 14,30etan jubenileena. 16etan, berriz, Bera Berako eta Zarautz B senior taldeek jokatuko dute.
Eta 18etatik aurrera aurtengo ligako lehenengo partida Bidebietan. Bera Bera eta Aiala Zarautz taldeek ohorezko mailan elkarren aurka arituko dira aurreneko aldiz. Partida Luis Ignacio Colmenero eta Víctor Rollán (Gaztela Leoi) epaileek zuzenduko dute.
Lehengo larunbateko Superkopak Bera Bera Eskubaloiarentzat 12. titulua suposatu zuen: 5 Superkopas (2008, 2012, 2013, 2014 eta 2015), 4 Kopa (2007, 2009, 2013 eta 2014) eta hiru Liga (2012-13; 2013-14 eta 2014-15).
Azken bolada hau, 2012 irailean hasi zen eta Estatu mailan jokuan jarri diren azken hamar tituluetatik, bederatzi eskuratu ditu Bera Berak, hau da, Castellon ospaturiko Kopako finala –luzapenean galdu zuen Rocasarekin- izan ezik: lau Superkopa, bi Kopa eta hori Liga.
Lau entrenatzaile ezberdinekin lortu du gainera Reyes Carrerek eta Imanol Álvarezek ‘triplete’ bana; Aitor Etxabururekin, Guadalajarako Superkopa eta Montse Pucherekin Liga eta Superkopa.
Era berean, aipagarriena zera da, 2012ko Superkoparekin konparatuz gero, liga aurreneko aldiz lortu zuen talde hartatik, lau jokalari baino ez daude gaur egun: Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Alba Menéndez eta Silvia Ederra. Hau da, badira beste 23 jokalari gutxienez txapeldun irten direla azken lau urte hauetan.
Bera Bera Eskubaloiak XVI. Superkopa bereganatu, bosgarren aldiz lortu du titulua –laugarrena jarraian- Rocasa Ace Gran Canaria (18-17) gaindituz defentsa bikaina medio, Donostiako Josean Gascan ospaturik partidan.
Hasieratik nabaritu da partidan sartuago zegoela Bera Bera Rocasa baino. Aurredenboraldiak zalantzak utzi zituen defentsarekiko baina gaur gakoa hori izan da Rocasa gainditu ahal izateko.
Baina Sans eta Ana Martínez erdian ondo baino hobeto ibili dira, Menéndez eta Pinedo lagun eta Arrojeria eta Etxeberria hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan.
Bera Bera 4-1 aurretik jarri da 8. Minutuan Sans pibotearen golari esker. MVP izendatu dute kataluniarra. Baina ez du jakin izan Rocasaren bolada txarra eta kanariarrak gerturatu dira Peñaren golarekin 5-4. Bera Bera ondo zebilen defentsan, jaurtiketa ugari bloketatuz baina erasoan baloi gehiegi galdu du.
Halere, Menéndez sekulako gola sartu du boladari amaiera jarriz eta penaltiz Martínezek eta Fernándezek sartutako golei esker 8-4 aurreratu dira gipuzkoarra, atsedenaldira iritsi aurretik Rocasak 9-6 jarri duelarik.
Bigarren zatian, Rocasak estutu zuen defentsa, Silvia Navarrok geldiketa onak egin zituen eta Albaladejok birritan pivotean taldea Bera Beratik gertu jarriz (10-8). Temprano berotu da eta Martínezk hutsuneak aurkitu ditu kanariarren defentsan.
Bera Berak erritmoa finkatzen zuen baina Rocasak Tejeda pibotea aurkitu du (14-13). Tempranok harrapatu du Trojaolaren baloi loratua, Ziarsolok penaltiz gola sartu du eta ostean Tania Yáñezen barneraketa batek arnasa eman dio taldeari (16-13) bost minutu faltan.
Lujánek taldea partidan sartu du baina Martínezek jarraian atera du. Etxeberriak kontraerasoan norgehiagoka itxi du (18-14), halere Rocasa azken unerarte borrokatu du (18-17).
Fitxa: Bera Bera 18, Rocasa 17
Bera Bera 18 (9+9): Temprano, Pinedo (3, 2p), Martínez (4, 1p), Arrojeria (1), Ederra (1), Menéndez (1) eta Etxeberria (2) – hasierako zazpikoa - Sans (1), Alicia Fernández (2, 1p), Ezkurdia, Ziarsolo (2 p), Yáñez (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Eider Lizarbe.
Rocasa Ace Gran Canaria 17 (6+11): Navarro, Falcón (2), Luján (3, 1p), María González (2), Albaladejo (3), Davinia (3) eta Trojaola (1) –hasierako zazpikoa- Tejeda (2), Rodríguez, Peña (1), Toscano eta Hernández (o.a.)
Epailak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya).
Kanporatuak: Fernández eta Martínez Bera Beratik eta Falcón eta Tejeda (2) Rocasatik
Partzialak: 1-1, 4-2, 5-3, 5-4, 7-4, 9-6 –atsedenaldia- 10-8, 10-8, 13-11, 14-12, 16-14 eta 18-17
Gertaerak: Partidan izan dira Urkullu Lehendakaria, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Donostiako alkate, Eneko Goia, Kiroletako foru diputatu Denis Itxako; Kulturako sailburu orde, Joxan Muñoz eta Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez.