Denboraldiko planifikazioa ez ezik, eskubaloi partidak antolatzen ere eskuratu du aitortza, agiriaren esparrua finkatuz. Grupo Gismaren gidaritzapean, kudeaketa sistemak urtebeteko epea behar izan du martxan jartzeko. Ziurtagiriak adierazten du Bera Bera Eskubaloiak prozesuak identifikatuta dituela, ardurak ere bai, adierazleak finkatzen ditu prozesuak eraginkorrak diren jakiteko eta bezeroen arreta jartzen du.
Horrez gain, kirol helburuaz gain bestelako asmoak finkatzen ditu Bera Bera Eskubaloiak eta sistemaren hobekuntza du hizpide. Auditorian, SGS enpresak zoriondu zuen Bera Bera araua bere beharretara moldatu zuelako eta horrez gain harrituta gelditu zen batez ere Champions Leagueko partidek sortzen duten lan izkutuarekin eta, orokorrean, goi mailako talde baten kudeaketak exijitzen duenarekin.
Gaurko agerraldian, Jon Ander Madariagak “aholkuak” eman dizkio Bera Berari, “orain bezala lanean jarraitzeko, gauzak ondo egiteko ohiturari heltzeko eta epe luzera begiratzeko”.
Bestetik, Tati Garmendiak adierazi du “ISO 9001:2008 ziurtagiria eskuratzea ezohikoa da kirol taldeetan, Bera Berak kudeaketari arreta berezia jartzen dion seinale”.
Grupo Gismako gerente Gorka Sedanok azaldu du “kalitate sistemaren inplantazioan garrantzitsuena da prozesuak ezartzea eta etengabeko hobekuntza sustatu nahi duen taldea osatu”.
Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Asier Sarriegik adierazi du “ziurtagiria harro egoteko beste arrazoi bat da”. Era berean aipatu du “Gipuzkoa historikoki lehenengo lurraldea izan da kirol erakundeen kudeaketan kalitatearen aldeko horrelako apustuak sustatzen” eta horren adibidideak dira 87 erakunde direla kudeaketa hobetze aldera neurri ezberdinetako konpromisoak hartu dituztela”, horien artean Bera Bera R.T. kluba osoa.
Argazkian, Jon Ander Madariaga, Tati Garmendia, Asier Sarriegi eta Gorka Sedano.
Egutegiko kontuak direla eta, Bera Berak aurreneko bi jardunaldietan, batetik igo berri den Granollers izan du aurrean eta bestetik, Adesal, Mar Alicantek utzitako hutsunea bete duena izango ditu aurrean. Bihar Fuensantan 19etan hasiko den partida Kordobako Pablo García Sánchez eta Badajozeko Juan Manuel Vinagre Vázquez bikoteak zuzenduko dute.
Iazko taldearekin konparatuz gero, Adesal Córdobak galdu ditu besteak beste Inés Hernández (Guardés), Bea Puertas eta Paula Valdivia (Málaga). Egun jokalaririk arriskutsuena da Yacaida Tejeda, iaz Bidebietako partidan donostiarren defentsa estutu zuen pibotea.
Aitzitik, biharko partidari begira Aitor Etxaburuk erasoko jokoan hobetu nahi du eta defentsan maila mantendu.
Taldea garaiz jaikiko da bihar. Autocares Davidek goizeko 7etan irtengo da Zaragozara bidera non 10,20an AVEra igoko da Kordobara 13,20 iritsiz. Bazkaldu eta atsedena hartu ostean, Fuensanta kiroldegira abiatuko da 18ak aldera. Kordoban egingo du lo taldeak eta igandean 9,44etan berriro AVEra igoko da.
Argazkian, lehengo larunbatean laugarren Superkoparekin Bidebietan.
PuntuEUS Fundazioko zuzendari Josu Walinok azaldu zuen “zazpi urteko lana ostean .eus domeinuak eskatzeko unea iritsi da”. Fase hau “elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinuizenei bideratua dago, domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko duena”.
Domeinu izena eskatzeko aukera izan du Bera Bera Eskubaloiak beste lau erakunde edo enpresekin batera. Matxalen Ziarsolo kapitainak adierazi zuen Bera Berak .eus ez ezik “domeinua euskaraz ere jarriko duela eta era berean, Europan aritzen garenean euskaldunak garela adierazteko”.
Aurkezpenean ere izan ziren Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Itxaso Compañon, Arabar Errrioxako Compañon Arrieta upategiko arduraduna, UstaritzekoIkas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren izenenean, Aines Dufauk eta Jose Antonio Gartzia, Zumaiako merkataritza indarberritzeko plataformaren lehendakaria.