Ondorioz, lehenengo deialdian izango dira Uxue Ezkurdia –Superkopan ere jokatu zuen- eta Olatz Ramón pibotea, ohorezko mailako taldearekin aurredenboraldia burutu duen jokalaria. Horrela, Bidebietan debuta egingo dute Bera Berarekin partida ofizialean hiru fitxaketa: Maite Zugarrondo atezaina, Amaia Azanza eta Maialen Múgica. Alboko jokalarien ekarpena oso ona izan zen Guadalajarako Superkopan eta bihar ere protagonismoa izango dute lehenengo lerroko bajak kontutan harturik. Debuta egingo dute, era berean. Aitor Etxaburu, Garikoitz Garagarza bigarrena eta Nerea Uranga fisioterapeuta.
José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria (Valentziarrak) zuzendaritzapean, Bera Berak donostiarren entrenatzaile ohi José Luis Villanuevaren KH7 BM Granollers igo berri den taldea hartuko du. Kataluniarrak gaur egin dute bidaia eta bihar goizean Bidebietan entrenaldi saioa egingo dute.
Partida atarian, Bera Berak laugarren Superkopa eskainiko dio zaletuari, Donostiatik kanpo eskuratu duen aurrenekoa.
Horrela, 150 euroen truke, Ligako 13 partida eta EHFko direnak ikusteko aukera emateaz gain, Bidebietan eta Gaskan eserleku finkoa izango luke, taldearekin argazkia ateratzeko aukera, kalean ibiltzeko kamiseta bat opari gisa hartuko du, merchandising produktuetan %20ko beherapena, taldeak izango dituen ekitaldietan gonbidapena jasoko du eta, eskatuz gero, ohorezko mailako entrenaldiren baten egoteko aukera.
Larunbatean, Liga hasiera
Ohiko abonamenduari dagokionez, helduek 65 eurotan izango dute eta jubilatu nahiz gazteek (10-12 urte) 35 eurotan, Ligako 13 partida ikusi ahal izateko eta EHFkoak. Zentzu honetan, Bera Berak abonamenduen salneurria mantentzen du beste behin ere baina sarrera euro batean garestitu du, ondorioz, helduek 8 euro ordainduko dute eta gazteek eta jubilatuek, 4.
Abonamenduak Bidebietako bulegoetan eska daitezke (9-13etan) edo